Aurten ere jai-giroan ibilaldi horrek agerian utzi du bizikletak hirian garraiobide atsegin eta jasangarri gisa duen rola. Ingurumenazko kontzientzia handiagoa piztuta, heldu da gugana eredu hori. Bizikletatik jaitsi ondoren, Bilboko Udaleko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzia den Alfonso Gil eta bizikletazko ibilaldia egitera animatu diren gobernu-taldeko beste kide batzuk eta beste udalkide batzuk pozik agertu dira herriak ekitaldian izandako inplikazioagatik. Ibilaldia zailtasun txikikoa izan da familietako kide guztiek parte hartu ahal izateko.
Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak antolatu du Bizikletazko Ibilaldi Herrikoia, Mugikortasunaren Europako 2018ko Astearen barruan. Aurten aste hori irailaren 16an hasi eta 23an amaituko da eta txikientzat zein helduentzat jarduera asko antolatu dira.
Doan ema ahal izan dute izena parte-hartzaileek Areatzan, goizeko 10:30etik aurrera. Hamabietan abiatu dira txirrindulariak eta eguerdiko 13:30ean amaitu dute ibilbidea Areatzako pasealekuan. Hor zenbait bizikleta eta txirrindularientzako material zozketatu dira parte-hartzaileen artean. Bizikletazko Ibilaldi Herrikoiaren babesleen artean Euskadi Fundazioa, Orbea, Decathlon eta Etxeondo daude.