Laespada: “Emakumea enpresa-zuzendaritza postuetara iristea eskubide kontua da, baina baita onura ekonomikokoa ere”

uriola.eus 2018ko ira. 18a, 10:29

Aldundiak eta Women Forward Elkarteak topaketa antolatu dute enpresen administrazio kontseiluen dibertsitatean aditua den Denise Wilson-ekin. Enpresen Administrazio Kontseiluetan eta zuzendaritzetan kideen % 25 baino ez dira emakumeak.

Laespada diputatuak enpresen administrazio kontseiluen dibertsitatean aditua den Denise Wilsonekin egin duen solasaldian egin ditu adierazpen horiek.   ‘Enpresaren berrikuntza genero dibertsitatearen eta talentuaren oinarriaren zabalkuntzaren bidez" ekitaldia Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak  eta Women Forward Elkarteak -Mirian Izquierdok eskuordetuta- antolatu dute.

Wilsonek balioaren sorkuntzaren,  lehiakortasunaren eta  praktika on britainiarrei buruzko mezuak transmititu ditu, erabilgarriak direlako kontseiluetan dibertsitatea sustatzea - CNMVk 2020 urterako generoaren dibertsitateari dagokionez egin zuen gomendiora iristeko aukera emateko- abian jartzeko estrategien beharrizana ulertzeko.

Aditu hau Sir Hampton-Alexander Review-eko CEO da; aldi berean, aseguruen industriako zuzendari ez-exekutiboa, ordainketen batzordeko lehendakaria eta auditoria batzordeko kidea da. Halaber,  Government Review on Women on Boards-eko buru exekutiboa, Royal Academy of Art's Friends Carity-ko lehendakaria eta  All Churches Trust-eko fideokomisarioa da.

Bere curriculumaren arabera aholkulari nagusia da eta gaur egun  esperientzia du BIS, GEO eta gobernu zentraleko beste sail batzuetan, eta esperientzia adierazgarria du, zuzendaritza mailan, FTSEn kotizatzen diren konpainietan, FCA  eta Ofgem-eko erakunde erregulatuetan eta nazio mailako ongintzako erakundeetan lehendakaritzako gaitasunetan, hala exekutiboetan nola ez exekutiboetan. Exekutibo ohi esperimentatua da  Energia, Petrolio eta Gasa eta  Finantza-Zerbitzuen sektoreetan.