Euskaraldia

Euskaraldian izena emateko epea gaur ireki dute

uriola.eus 2018ko ira. 20a, 09:51

Bilbon, Euskaraldiak, lokal bat izango du. Gaur bertan irekiko dute Unamuno plazako 3. zenbakian arratsaldeko 19:30ean.

Herrien izen ematea antolatu ostean, gaur bertan pertsonen izen ematearekin hasiko dira. Euskaraldian parte hartu nahi dutenek Belarriprest zein Ahobizi izateko aukera izango dute. Horretarako izena ematea beharrezkoa izango da.

Izena emateko, Euskaraldiaren Web Gunean, edo hirian zehar egongo diren lokaletan egin daiteke. Internet bidez egiteko hau izango da beraien esteka: http://izenematea.euskaraldia.eus. Lokalak Bilbo osoan zehar egongo dira. Adibidez, Deustun Müllerenean izango da eta San Inazion Euskararen Etxean. Horrez gain, Euskaraldiak lokal bat izango du Unamuno plazan. Gaur arratsaldeko 19:30ean irekiko ditu ateak lokala.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da Euskaraldia 400dik gora herritan eta 16 urtetik gorako herritar denek parte hartu dezakete. Ahobizi edota Belarriprest rolak hartuko ditu jendeak hamaika egun horietan. Ahobiziek ulertzen duen orori euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute eta Belarriprestek, beraiei euskaraz zuzentzeko eskatuko dute.