Aurkezpen-ekitaldian jakinarazi zen bezala, helburua Bilboko bazter guztietara iristea da, herritarrek “ezagutu eta ulertu dezaten biktimen mina eta ikusgai eta presente jartzeko Bilboko gizartearen aurrean”. Topagunearen izaerari jarraituta, herritarrentzat irekiak diren jardunaldi hauen goiburua “Mina. Dolumina. Bakemina. Oinazearen lekukotzak Bilbon”.
Juan Mari Aburto, Bilboko Alkate eta Topaguneko presidentea buru izango duen lehenengo ekitaldian terrorismoaren biktimen senitartekoen lekukotzak azalduko dira. Han izango dira, besteak beste, Inés Núñez de la Parte (1977an Polizia Nazionalaren torturapean hildako Francisco Nuñezen alaba) eta Abel Uceda (Cesar Ucedaren semea, Bilboko Gobernu Militarraren musika-bandako zuzendaria, ETAk hildakoa 1982an).
Jardunaldia bideratzeko ardura Isabel Urkijo eta Angel Mari Unzuetarena izango da, indarkeriaren eta terrorismoaren gaietan adituak biak ala biak. Biktimen senitartekoekin hitz egin eta publikoa gonbidatuko dute parte hartzera. Ekitaldi berean ezagutaraziko dira topagunearen helburua, printzipioak eta jarduera-ildo nagusiak.