Gaur abiatuko da Bilboko Udalaren lan-eskaintza publikoa, Administrazio Orokorreko Teknikariaren 28 plaza berri betetzeko

uriola.eus 2018ko ira. 26a, 09:39

Gaur, 12:00etan hasita, oposizio-faseko lehenengo ariketa egingo da Bilbao Arenan. Idatziz garatu beharko da gai bat; gehienez ere ordu bi izango dira horretarako. Gai orokorra izango da eta deialdiaren eranskinean dagoen programarekin lotutakoa.

Gaur abiatuko da Bilboko Udalaren lan-eskaintza publikoa, Administrazio Orokorreko Teknikariaren 28 plaza berri lehiaketa-oposizioaren bidezko sarrera libreko sistemaz betetzeko. Prozesua osatzeko praktikaldia egingo da.

Gaur goizean, 12:00etan hasita, hautagaiek oposizio-faseko lehenengo ariketa egingo dute Bilbao Arenan. Idatziz garatu beharko da gai bat; gehienez ere ordu bi izango dituzte horretarako. Gai orokorra izango da eta deialdiaren eranskinean dagoen programarekin lotutakoa.

Hasieran izena emandako 385 pertsonetatik 339k aukera dute eskainitako 28 plaza berrietara aurkezteko (18 lanpostuk hizkuntza-eskakizuna dute eta bat desgaitasunen bat duten pertsonentzat gordetakoa da). Onartutako pertsonen artean (8 eskainitako plaza bakoitzeko) % 72,3 emakumeak dira (245) eta hautagaien % 86,2 Bizkaikoak dira (292).

Lehenengo azterketaren emaitza eta gainerako informazio guztia eskuragarri egongo dira datozen egunetan Udalaren web orrian: www.bilbao.eus/eUdala/OPE/acceso.

HAUTAKETA PROZEDURA

Hautagaiak lehiaketa-oposizioaren bidezko sarrera libreko sistemaz. Prozedura lau ariketek osatzen duten oposizioarekin hasiko da. Ondoren, lehiaketaren fasean, merezimenduak baloratuko dira eta azkenik, hautagaiek praktikaldia egin beharko dute.

Lau ariketa horietatik hiru derrigorrezkoak eta baztertzaileak dira. Lehena ariketa idatzia eta orokorra izango da. Bigarren ariketan, berriz, ahoz azaldu beharko dira lau gai, gehienez ere berrogei minututan, lan-eskaintza publikoaren gai zerrendatik ausaz ateratako lau gai (bat Administrazio Zuzenbide Orokorrekoa, bat Tokiko eta Foru Zuzenbide Administratibokoa, bat Hirigintzako Zuzenbidekoa eta bat Finantza eta Zerga Zuzenbidekoa).

Hirugarren ariketa praktikoa da eta idatziz egin beharko da, gehienez ere lau ordutan. Epaimahaiak gai bi aukeratuko ditu eta horiek ebazteko txosten bana idatzi beharko da. Laugarren ariketa, euskarazkoa, derrigorrezkoa eta baztertzailea izango da 3. hizkuntza eskakizuna daukaten plazetarako. Gainerako plazetan borondatezkoa eta ez baztertzailea izango da.

Ariketa horiek bukatuta, fase hori gainditzen dutenek merezimenduak aztertzeko eta baloratzeko fasera igaroko dira. Puntuaziorik onena daukaten hautagaiek (deitutako plaza guztiak betetzeko adina) praktiketako prestakuntza osagarria jasoko dute, gero baloratuko dena.

Lan-eskaintza publiko honetara aurkeztu ahal izateko hautagaiek lizentziatura edo graduko titulu akademiko hauetako bat eduki behar dute: Zuzenbidean, Politika eta Administrazio Zientzietan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian, Aktuariotza eta Finantza Zientzietan edo baliokidean.