Aldundiko zentroak garbitzen dituzten langileek protestekin jarraitzen dute. Izan ere, joan den abenduaren 5ean mobilizazioei ekin zioten eta oraindik egoera berdinean jarraitzen dute. 2010. urtean soldatak izoztu zieten eta, horrez gain, 20 lanpostu baino gehiagoren amortizazioa jasan dute.
Era berean, lan-zamak eta erritmoak etengabe areagotzen direla eta ez dituztela bajan dauden langileak ordezkatzen adierazi dute. Egoera honen aurrean, langileek mobilizazioekin jarraitzeko asmoa daukatela agertu dute.