Pentsionistek bilboko kaleak bete dituzte berriro

uriola.eus 2018ko urr. 5a, 07:07

Astelehen guztietan bezala, gaur ere, Bizkaiko pentsionistak kalera irten dira beraien aldarrikapenekin. Antolatzaileen arabera 35.000 pertsona inguruk parte hartu dute gaur goizeko zutabeetan eta manifestazioan.

Nagusien Eguna da gaurkoa, urriaren lehena, eta egun hori aitzakitzat hartuz asteleheneko elkarretaratzea manifestazio erraldoia bihurtu dute. Izan ere, Bizkaiko herri askotako pentsionistak Bilbon elkartu dira gaur. Eguna goizeko 11:30ean hasi da hiriko lau puntu desberdinetan, Moyuan biltzeko eta udaletxean bukatzeko.

Errekalden, Deustun, Alde Zaharran eta Jesusen Bihotzan abiatu dira pentsionisten zutabeak eta 30 minutu geroago denek Moyua plazan bat egin dute. Horrez gain, jendea etengabe biltzen joan da, bai plazan bertan, bai manifestazioaren ibilbidean. Plaza Eliptikoan hasi dira manifestazioarekin, eta. ohikoa bihurtzen ari den bezala, udaletxearen aurreko elkarretaratzearekin bukatu dute.

Guztira, antolatzaileen esanetan, 35.000 pertsona inguruk parte hartu dute gaurko protestan. Beraien eskaerak aldarrikatu dituzte berriro. Horien artean, 1080€ko pentsio minimoa, KPI errealaren ziurtapena edo "medikamentazoa" bertan behera geratzea. Horrez gain, "Makilkadaka nire pentsioa defendituko dut" eta "lapurrak instituzioetatik kanpora!" oihuak etengabe entzun dira.

Bukatzeko, pentsionisten mugimenduko talde desberdinek bateratu duten manifestua irakurri eta argazkia berezi bat atera dute. Udaletxearen aurreko plaza eta zubia beteta zegoela aprobetxatuz, beraien aldarrikapena sustatzen duen zapi gorriak astinduz eta "Pentsionistak aurrera" oihuen artean elkarretaratzearen argazkia atera dute.