'Piztu Bilbo, Itzali MTV' ekimena babesteko abestia egin dute

uriola.eus 2018ko urr. 5a, 07:55

Hainbat artista bildu dira eta, elkarlanean, 'Piztu Bilbo, Itzali MTV' ekimenerako abesti bat sortu dute. Suaia, Ziztada, Aiala, Zoroen Kluba, AK, Salda Dago, Gatom, Komando Braga, Raperu eta Akerjenbe artistak izan dira lanean parte hartu dutenak. 

'11 Botxo Eguna' ekitaldirako berotzen joateko artista herrikoi talde batek era kolektiboan abesti eta bideoklip bat sortu dute. Ekimenak azaldu duenez: "MTVak inposatzen duen kultura eredu kapitalistatik kanpo musika asko, eta oso ona, egiteko aukerak badaudela erakusten digu lan honek".

Bertan, Suaia, Ziztada, Aiala, Zoroen Kluba, AK, Salda Dago, Gatom, Komando Braga, Raperu eta Akerjenbe artistek parte hartu dute. Ekoizpena, berriz, Thunder Clap, Euridia eta Etchecoyen eskutik etorri da.

'11 Botxo Eguna' egun Bilbok jarraitzen duen hiri ereduaren kontra egiteko jardunaldia izango da. Bilbotarrentzat aproposagoak izan daitezkeen beste aukerak ikustarazteko eta hitza hartzeko. "Hiri eredu honetatik kanpo gelditu garen herritarrak eta elkarteak kalean leku propio bat izango dugu egun horretan" adierazi du bozeramaileak. Eguna urriaren 13a izango da, larunbata, eta tokia Uribitarte pasealekua. 

 

[2018-09-24]  '11 Botxo Eguna' hiri eredua salatzeko