Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak erakundearen bidez, kolaborazioak ditu Bilboko 150 klub eta erakunde ingururekin. Hainbat kirol modalitatetako klubak dira; gehienak futbolekoak, zenbait modalitate daude: areto-futbolekoak, saskibaloia pilota, gimnasia erritmikoa eta patinajea. Badira beste kirol batzuetako taldeak ere, hala nola, boleibol, hockey, errugbi, boxeo, eskubaloi edo atletismokoak, besteak beste.
Bilboko Udalarentzat kirola "ezinbestekoa" dela azaldu dute uriaren osaera eta garapenerako; horrela, kirola hiri-politika integral moduan planteatzen dute, uria eta herritarren bizimoduaren kalitatea hobetzeko helburuarekin. Ohana eta Santutxu kirol taldeek gimnasia erritmikoaren erakustaldia eskaini dute aurten bere 25. urteurrena beteko duen ekitaldian.
Klub hauetan Bilboko Udalak 660.000 euro inbertsioa egin du, kirol instalazioen, futbol-zelaien, igerilekuen edo gimnasioen erabilera lagata eta bestalde, Bilboko Udalak urtero 540.000 euro inguru erabiltzen ditu Udal kiroldegietako espazioak utzita uriko 73 ikastetxeri, 12.300 ikasleri baino gehiagori kirola egiteko aukera emanez.