Bilbogarbi mugikor hauetan material hauek bota ditzakete herritarrek: sakelako telefonoak, tabletak, musika-erreproduzitzaileak eta kargagailuak, pilak, inprimagailuetarako kartutxoak, bonbillak, CD/DVDak, erradiografiak, pinturak eta aerosolak.
Orain arte produktu horiek birziklatzeko Bilboko udalerrian dauden 4 Bilbogarbietako (Larraskitu, Zorrotza, Elorrieta edo Artxanda) batera eraman behar zituzten herritarrek edo, bestela, Bilboko Udaleko Kale Garbiketa eta Hondakinen Bilketa Zerbitzuaren furgoneta ibiltariari, uriko zortzi barrutietan “etxeko gai toxikoak biltzeko zerbitzua” eskaintzen duenari, itxaron.
Hemendik aurrera hori ez da beharrezkoa izango, langilerik gabeko puntu garbi mugikorra edo Bilbogarbi mugikorra egunero egongo delako uriko leku bitan. Atoi batez garraiatuko dute goizean zehaztutako puntura eta egunaren amaieran hortik eramango dute. Ordutegia, astelehenetik zapatura, 08:00etatik 20:00etara artekoa izango da.
Gaurtik aurrera langilerik gabeko puntu garbiak, Bilbogarbi mugikorrak ere deituak, ondoren zehazten diren egun eta lekuetan egongo dira:
ASTELEHENETAN:
- Gernika lorategiaren eta Xenpelarren artean (biribilgunea)
- Ercilla kaleko oinezkoen aldean (Moyua plaza)
MARTITZENETAN:
- Ametzola parkearen eta Dolores Ibarruri kalearen artean
- Zankoeta eta Sabino Arana etorbidearen artean
EGUAZTENETAN:
- Zumalacarregui eta Paneraren artean (parke txikiaren ondoan)
- Anboto eta Esperanto kaleen artean (Errekalde)
EGUENETAN:
- Agirre Lehendakariaren eta Iruña kaleen artean
- Epalza kalearen eta Campo Volantinen artean (Zubizuri ondoan)
BARIKUETAN:
- Zirku Amateurraren kalean (umeentzako jolasgunearen ondoan)
- Erribera, merkatuaren ondoan
ZAPATUETAN
- Pau Casals etorbideko 16an (Otxarkoagako metro-geltokiaren ondoan)
- Karmelo eta Arsuaga kaleen artean.