Sarrikue etxaldean Bilboko Udalak 4 arrapala eraiki ditu irtenbide moduan, atari guztietara sartzeko eskailerak kentzeko. Orain, desnibelak modu erosoan gainditzen dira. Etxaldeko 2., 3., 5. eta 7. atarien aurrean egongo dira arrapalak. Arrapalak 1,50 metro zabal dira eta baranda eta eskudela izango dute oinezkoen erosotasunerako.
Beste alde batetik, Remar etxaldean 6 arrapala egin dira atari guztietarako irisgarritasuna hobetzeko. Arrapalez gain, zoladura berria bota dute eta urbanizazio berriko hornidura eta saneamendu-sareak ere egokitu dituzte.
Sarrikue etxaldeko arrapalak egiteko 230.000 euroko inbertsioa egin da. Remar etxaldeko obretarako, ordea, udalak 650.000 euroko inbertsioa egingo du.
KIROLETARAKO GUNEA ETA UMEENTZAKO JOLASGUNE BERRIA
Udalak jolasgune berri bat egin du, baita kirol asko egiteko lekua ere inguru hartan. Auzoetan jendea gustura egoteko eta bizikidetza hobetzeko gune berri bi dira, hurbiltasunezko ekipamenduez hornituta. Auzokoek uda aurretik hasi ziren horiek erabiltzen.
Kirol asko egiteko gunean lau espazio egongo dira: futbito-zelaiak, saskibaloi pista, frontoi bat eta txikienek hainbat jarduera egiteko gunea. Horrela, tradiziozko jokoak, esate baterako, pilota, eta kirol berriak uztartuta geratu dira. Futbolean eta saskibaloian aritu nahi dutenei ere aukera eskaini zaie. Kantxek itxitura daukate, kirol-ateak integratuta dituztela, espazioaren erabilerak hobetzeko. Adin eta gustu guztietarako egokia da kirolgune berria.
Umeentzako jolasgune berria adin-tarte zabaleko umeentzat da eta erabiltzaileen dibertsitate funtzionala ere kontuan hartu dute jolasgunea egiterakoan. Zabu egokitu klasikoak, taldeentzako jarlekuak dituzten diseinu urbano eta futuristak, denetarik dago bertan; horien artean integrazioa sustatzen dutenak, bikoitzak eta seinak helduren batekin jolasteko direnak. Egitura moderno poligonal bat egongo da, umeek gora egiteko; baita jardueraz bete-beteta egongo den jolas askotako elementu bat ere.
Aisiarako gune hauek egiteko aurrekontua 400.000 eurokoa izan da. Bilboko Udalak, guztira, 1,3 milioi euro inguru inbertitu ditu Sarrikue eta Remar etxaldeetako lanetan.
AUZOKIDE PLANA
Sarrikue eta Remar etxaldeetako lanak uriko auzoak hobetzeko Auzokide Planaren barruan daude jasota.
Herritarren parte-hartze bidezko Bilboko Udalaren tresnarik garrantzitsuenetakoa da Auzokide Plana, ezinbestekoa Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailaren jardueraren barruan.
Aurrekontua berdin banatzen da Bilboko 8 barrutien artean, hau da, 1,5 milioi euro barrutiko eta urteko. Plan honen ondorioz, 48 milioi euro inbertitzen dira lau urtean eta obrak eta hobekuntza jarduerak egin ohi dira; horiei denei Bilboko herritarrek eurek, eragile politikoek eta sozialek ematen diete lehentasuna, barrutietako kontseiluen bidez