Guztira sei bikotek jokatuko dute eta ETBk emango ditu esku-pilotako finalak. Esku-pilotako emakumeentzako txapelketa urriaren 26an hasiko da, bi partidekin (Ainhoa Urien-Maider Mendizábal vs Amaia Araiztegi-Maite R. de Larramendi eta Miren Larrarte-Mirian Arrillaga- vs Olatz Arrizabalaga-Olatz R.Larramendi); azaroaren 2an, txapelketako bigarren jardunaldian, beste bi partida jokatuko dira (Patri Espinar-Maddi Mendizábal vs Amaia Araiztegi-Maite R. De Larramendi eta Miren Larrarte-Mirian Arrillaga vs Eneritz Arrieta-Leire Etxaniz); hirugarren jardunaldia azaroaren 9an izango da (Patri Espinar-Maddi Mendizábal vs Ainhoa Urien-Maider Mendizabal eta Olatz Arrizabalaga-Olatz R.Larramendi vs Eneritz Arrieta-Leire Etxaniz). Azaroaren 17an finalaurrekoa eta finala jokatuko dira Bizkaia Frontoian.
Esku-pilotako txapelketaz gain, paletako txapelketa ere jokatuko da abenduaren 8tik 28ra bitartean. Txapelketa bakoitzean, liga sistemaren bidez bi taldetan banatuko diren 6 bikotek jokatuko dute eta talde bakoitzeko irabazlea pasako da finalera.
Txapelketako araudia
- 12 pelotarik (6 bikote) hartuko dute parte.
- 3 bikotez osatutako 2 multzo egingo dira. Itzuli bakarreko Liga erara jokatuko da multzo bakoitzeko bikoteen artean.
- 2partidu jokatuko dira astero, partidu bat multzo bakoitzeko.
- Partidu bakoitzeko irabazleak 2 puntu irabaziko ditu eta galtzaileak bakarra.
- 22 tantutara jokatuko dira partiduak.
- Bikoteen arteko berdinketagertatuz gero, haien arteko partiduetan tantu gehien egiten dituena sailkatukoda. Hala ere berdinketak jarraituko balu, bikote gazteena sailkatuko da.
- Multzo bakoitzeko lehena finalerako sailkatuko da.3. eta 4. posturako, bigarrenak.
- Ez dago partidak atzeratzeko aukerarik.
- Araudi honetan ez zehaztutakoak, federazioaren araudi orokorrak ezarriko ditu.