Urriaren 21ean (domeka) egingo da El Correok antolatu eta beste erakunde publiko eta pribatuen artean Bilboko Udalak babesten duen Artxandako Igoera IX. Herri Martxa.
Artxandako Igoera IX. Herri Martxako ibilbidea hau izango da: Areatza – Uribitarte pasealekua, Guggenheim Museoa, Pikotamendiko basobideak, Artxandako begiratokia- Artxanda (horniketa-postua). Indarberritu ondoren, jaitsieran ibilbide hau egingo dute partaideek: Landetabidea – Andra Mari auzoa – Zumalacarregui etorbidea – Etxebarria parkea – Gas plaza – Areatza.
Ibilbideak 9 kilometro eta 250 metroko desnibela ditu; bi-hiru ordu beharko dira. Parte-hartzaileek irteteko hiru ordu izango dituzte aukeran: lehenengoa, 10:00etan, bigarrena, 10:30ean eta azkena, 11:00etan. Ibilbidea ez da aldatuko.
Nork bere erritmoan egiteko ibilbide aproposa da, erraza eta erosoa, adin guztietako pertsonek egiteko modukoa, sasoia zein den kontuan hartu gabe.