Gaur goizean DIA&Go denda berri bat zabaldu dute DIA Supermerkatuek Bilbon, Licenciado Poza kalean. Denda hau “komenientziako denda” formatuarekin zabaldu da, hau da, goizeko 8:00etatik gaueko 23:00etara egongo da zabalik. Aldi berean, Bilboko Mª Díaz de Haro kalean dagoen Carrefour Express igandeetan zabaltzen hasiko da.
Igande eta jai-egunetako irekieren kontra ELA, LAB, CCOO eta UGTk osatutako Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako plataformatik, irekiera mugagabedunen komertzio eredu hauen erabat kontra daudela azaldu dute gaur goizean. Beraien iritziz, merkataritza sektore bultzatu ordez, langileen baldintzak malgutu eta esplotatu egiten dituzte.
Adierazi dutenez, langile batzuen beharrizanaz eta prekarietateaz baliatzen dira 365 egun irekiak dauden dendak ezarri edo goitzeko 08:00etatik gaueko 23:00ak arte ordutegien zabaltzea ezartzeko. Beraz, honen aurrean, mobilizazio bikoitza egin dute gaur goizean. Lehenengoa Poza kaleko DIA%GO dendaren atean eta, bigarrena, Maria Diaz de Haroko Carrefour Expressaren aurrean.