Lasterketa ONCE Euskadiko lurralde Presidenteak, Javier Domínguezek eta Ekintza Sozialeko Zinegotzi delegatuak, Iñigo Pombok aurkeztu dute Bilboko udalean.
“Lasterketaren parte hartzaileek ibilbide motza egin beharko dute. Edonor parte hartu dezake, edozein adin eta baldintza fisikoa dela ere”, adierazi zuen Domínguezek, itsuka korrika egin nahi duenak, lekuko edo soka batez lagunduta eta mozorroa jarrita frogatzeko aukera izango duela argituz. Horrez gain, guztiek eramango dute kriskitin bat modu sinbolikoan eta entzumen-seinale gisa, pertsona itsuak kontuan harturik”.
DURERO ESTUDIOAK SL, BILBOKO URREZKO KRISKITINA 2018
Amaitutakoan, Urrezko Kriskitina eskainiko zaio Durero Estudioak SL-ri, erliebe bidezko irudien tratamendu eta erreprodukzioa garatzen duen Didu metodologiagatik. Tresna teknologiko, aristiko eta pedagogikoak konbinatuz, irudi digitalak, ikusmenaren bidez ez ezik, ukimenaren bitartez pertzibitzea ahalbidetzen da. Irudiaren mundua islatzen zaie horrela ikusmen eza duten pertsonei, “ikusi ahal izateko ukitu” edo “ukitu beste era batera ikusteko” filosofiari jarraiki.
CEAR Euskadiri (Errefuxiatuaren laguntza Komisioa Euskadin) eta Bilbao Basket Fundazioa izan dira beste hautagaiak aurtengo edizioan.
BILBOKO URREZKO KRISKITINAREN HISTORIA
- 2002: Fekoor. Bizkaiko Desgaitun Fisiko/Organikoen Federazio Koordinatzailea.
- 2003. Gorabide.
- 2004: Bizitegi
- 2005: Deustuko Unibertsitateko Desgaitasun eta Aisialdirako Katedra
- 2006: Bilboko udalaren hirigintza-saila.
- 2007: Bolunta.
- 2008: Taxiaren Euskal Federazioa.
- 2009: Nazioarteko Maratoi Erdi Egokitua, Fekoorek antolatua.
- 2010: Euskadiko Down-en Sindromearen Fundazioa.
- 2011: Otxarkoagako Prestakuntza Zentroa.
- 2012: Bilboko Elizbarrutiko Cáritas.
- 2013: Aspace Bizkaia.
- 2015: Suhiltzaileen Kultur eta Kirol Elkartea
- 2016: Bilboko FormArte Elkartea
- 2017: Erauntsi Surf taldea
- 2018: Durero Estudioak SL