“Bilbao Balioen Hiria Sariak” antolatuko ditu Bilboko Udalak

uriola.eus 2018ko urr. 31a, 10:14

Sariketa honen helburua da Bilboko Balioen Agiria sustatzen lan egiten erakundeen lana aitortzea eta saritzea, agirian jasotzen diren 17 balioetakoren bat praktikan jartzeko ekimenak garatuta.

Sari hauek Balioen Agiriko Garapenerako Planean aurreikusitako hiru ardatzetako bat eta hamabost ekimenetako bat dira; hain zuzen ere, Bilboko Balioen Agiria osatzen duten balioak garatzeko eta sustatzeko onartu zen plan hori.

Udalak 3 kategoria ezarri ditu, sari banarekin. Saritutako proiektu bakoitzak 4.000 euro jasoko ditu, saritutako ekimenarekin zerikusia duten xedeetarako erabiliko dena. Hortaz, guztira, 12.000 euro banatuko dira. 
Hauek proiektuak garatzeko ezarri diren kategoriak:

  • irabazi asmorik gabeko Bilboko erakundeak eta elkarteak; Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda egon behar dute horiek.
  • Bilboko ikastetxeak; Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilerreko eta erdi-mailako graduko ikasleen parte-hartzea izan duten proiektuak izango dira.
  • Urian kokatuta dauden enpresak, saltokiak; ostalaritza edo elkargo profesionalak.

Pertsonek eta erakundeek proiektuak aurkezteko epea hasiko da deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean eta amaitu 2018ko abenduaren 17an amaituko da (2018ko azaroaren lehenengo egunetan argitaratuko dela aurreikusita dago). Dokumentazioa posta elektronikoaren bidez bidali daiteke (participacion@bilbao.eus) edo bestela, Erregistro Orokorrean aurkeztu.

Lehiaketako partaideek memoria teknikoa aurkeztu behar dute, gutxienez, datu hauekin: proiektuaren helburuak, proiektua zein baloreri lotuta doan, pertsonek edo taldeek egindako jarduerak, ekimenak zein lekutan garatu den eta emaitzen ebaluazioa. Gainera, egindako jarduerei buruzko ikus-entzunezkoak ere aurkez daitezke. Lehiaketaren oinarriak, erantsitak.

EPAIMAHAIA

Epaimahaiburua Alkatea izango da baina Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko zinegotziari eskuordetu ahal izango dio. Epaimahaian beste bost kide ere egongo dira: Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko ordezkari bat; Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko ordezkari bat, Euskara eta Hezkuntza Saileko beste bat eta Herritarren Kontseiluko ordezkari bi. 

Epaimahaiak, sarituak aukeratzeko, kontuan hartuko ditu faktore hauek: ekimenaren helburuak eta horiek Balioen Agiriarekin duten lotura; proiektuaren sormena, originaltasuna eta izaera berritzailea; partaide-kopurua eta belaunaldien arteko izaera.