Stock Euskadi bihar hasiko da BECen

uriola.eus 2018ko aza. 8a, 13:18

Stock Euskadi azokaren XV. edizioa azaroko bigarren asteburuan egingo da, ostiraletik, azaroaren 9tik, igandera, 11ra. Hiru jardunaldi horiek 10 orduko etengabeko ordutegi zabala izango dute

Aurreikuspenak betetzen badira, milaka pertsona hurbilduko dira hiru egunetan. Mota guztietako artikuluetako eta produktuetako lehen marketan %80 arteko beherapenak eskainiko dituzten ehun erakusle baino gehiago elkartuko dira: moda, osagaiak, oinetakoak, edertasuna, etxea, kirolak, elektronika eta aisia.

Martxoan egin zen azken edizioak 33.000 bisitari eta 100.000 salmenta baino gehiago izan zituen. Kopuru garrantzitsu horiek azokaren abantaila ugarietan oinarritzen dira: alde batetik, merkatari txikiaren eta ertainaren salmentak indartu nahi ditu eta, bestetik, kontsumitzaileari kalitatezko produktuak oso prezio onean eskaini. 

Aurreko edizioetan bezala, Stock Euskadik espazio bakar batean beherapen handiak eskainiko ditu, oso etxe garrantzitsuen aldetik: Calvin Klein, Vans, Adidas, Lois, Carrera, Diesel, Carhartt, New Balance, Billabong, Quicksilver, Geographical Norway, Superdry edo Antony Morato, besteak beste.

Outlet-aren sektoreari buruz egin diren azken azterlanek eta inkestek erakusten dutenez, horrelako ekitaldietara doazen erosleak ez dira low cost soslaia dutenak, marka ezagunak eta kalitate maila handikoak merkeago bilatzen dituzten bezeroak baizik. Hau da, lehen mailako markei leial izaten jarraitzen duen baina merkeago erostea nahi duen bezeroaren soslaia dute. 

Familia osoari zuzendutako aisia eta zozketak 


Asteburuan zehar, bisitarien artean 3.000 euro banatuko dituzten bost zozketa egingo dira. Adi egoteak eta parte hartzeak abantaila asko ditu, sare sozialetan azokari buruzko aipamenak egiten dituztenak, asteburu osoan zehar egingo diren opari-baleen eta eskudiru sarien zozketan sartuko baitira. 

Stock Euskadi familia osorako aisia gunea ere bada. Sarrera doakoa izango da14 urtetik beherakoentzat eta, gainera, adin anitzetara egokitutako jarduerez gozatu ahal izango dute. Begiraleek gainbegiratutako ludotekak txikienentzako puzgarriak eta nagusiagoentzako bideo-jokoak eskainiko ditu. 

Horrez gain, azokak gastronomia gunea ere izango du, gastrofurgonetekin, `food truck´ izenekoekin. Furgoneta horietan, jendeak hainbat estilotako eta jatorritako janariak dastatu ahal izango ditu, erosketetan geldialdia egiteko, lasai eseri eta indarrak berreskuratzeko, azoka bisitatzen jarraitu ahal izateko. 

Lan solidarioari laguntza

 

Edizio bakoitzean, Stock Euskadik 3.000 euro ematen dizkio egoera zailean dauden pertsonen alde lan egiten duen elkarte edo GKE bati. Outlet azokak bere aurpegi solidarioena erakusten du horrela, oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasunak dituztenei laguntza emanez. Edizio honetan, ekitaldiak giltzurruneko gaixotasunen kontrako borrokan beteranoa den Alcer Bizkaia elkartearen lana saritu gura izan du. Euskadin organoak ematea bultzatu zuen lehenengo elkarteetakoa izan zen. Dohaintza BECen banatuko da larunbatean, azaroaren 10ean, eguerdiko 12:00etan.