Alde Zaharreko La Esperanza pilotaleku berria eraikitzea adostu dute

uriola.eus 2018ko aza. 15a, 10:44

La Esperanza pilotaleku berriaren eraikuntzarekin batera, udal egoitzetarako eraikin bat ere eraikiko da. Pilotalekua Bilbao Kirolak elkarteak kudeatuko du, hiriko gainerako udal kirol egoitzekin gertatzen den bezala.

Zazpikaleak geltoki berria egiteak zuen konplexutasun handia zela eta, beharrezkoa izan zen La Esperanza pilotaleku zaharra eraistea, Mallonako hegalean hondeaketa lanak egiteko makinak sartu ahal izateko. Obren fasean aurrealdeko eta atzealdeko hormak kontserbatzea erabaki zen, ondoko eraikinen egonkortasuna bermatzeko.

Itxaropen kalea 4ko orubea okupatzeko diseinatutako proiektuak, bi eraikin, pilotalekua eta zenbait egoitza, eta baita bi lekuetarako sarbideko ataria dituen eraikina bilduko dituen bolumen bakarra planteatzen du.

La Esperanza pilotaleku berria barruti itxia izango da, 30 bat metro luze eta 20 bat metro zabal, Itxaropen kaleko 2. zenbakiko eraikinaren mehelinera erantsita. Aukeratutako kokaguneak, aipatutako eraikinean bizi direnek eraikinaren atzealdeko fatxadatik duten ikuspegia ez galtzea bermatzen du.

Horrela, pilotalekua, aldi berean jolasteko eremu eta estruktura izango diren hiru hormaren inguruan egituratuko da. Diseinu osagai horretan garrantzi handia du pilotalekuaren beraren orientazioak. Alde batetik, jolasten ari den bitartean itsualdiak eragin ditzakeen eguzkiaren argia zuzenean sartzea saihestu behar da, baina, beste alde batetik, ustiapen kostuak murrizteko adina argi natural sartzeko aukera ere eman behar da.

Jolasteko hormak hormigoi armatuzkoak dira, eta itxiduraren gainerako lekuetan horma-gortina aukeratu da, multzoari arintasuna emateko. Horrez gain, altxatutako harmailak daude, eta horien behealdean komunak eta aldagelak (3) instalatuko dira.

Harmailek 7 eserleku lerro dituzte, eta horrek, kantxaren kotan, harmailen estrukturaren azpian, instalazio gunea jasotzeko behar adinako altuera ematen die. 7 lerro horiek 300 pertsona inguru eserita egoteko lekua emango dute.