Larunbatean Emakumeen Esku-pilotako I. Bizkaia Txapelketako finala jokatuko da Bizkaia frontoian

uriola.eus 2018ko aza. 16a, 09:57

Guztira sei bikote ari dira jokatzen eta ETBk emango ditu esku-pilotako finala larunbatean, azaroaren 17an arratsaldeko 17:00etan.

Amaia Araiztegi-Maite R. de Larramendi eta Eneritz Arrieta-Leire Etxaniz bikoteek Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen Emakumeen Esku-pilotako I. Bizkaia Txapelketako finala jokatuko dute azaroaren 17an Bizkaia Frontoian.

Esku-pilotako emakumeentzako txapelketa urriaren 26an hasi da, bi partidekin (Ainhoa Urien-Maider Mendizábal vs Amaia Araiztegi-Maite R. de Larramendi eta Miren Larrarte-Mirian Arrillaga- vs Olatz Arrizabalaga-Olatz R.Larramendi); azaroaren 2an,  txapelketako bigarren jardunaldian, beste bi partida jokatu dira (Patri Espinar-Maddi Mendizábal vs Amaia Araiztegi-Maite R. De Larramendi eta Miren Larrarte-Mirian Arrillaga vs Eneritz  Arrieta-Leire Etxaniz); hirugarren jardunaldia azaroaren 9an izan da (Patri Espinar-Maddi Mendizábal vs Ainhoa Urien-Maider Mendizabal eta Olatz Arrizabalaga-Olatz R.Larramendi vs Eneritz Arrieta-Leire Etxaniz). Azaroaren 17an finala jokatuko dira Bizkaia Frontoian.

Esku-pilotako txapelketaz gain, paletako txapelketa ere jokatuko da abenduaren 8tik 29ra bitartean. Txapelketa bakoitzean, liga sistemaren bidez bi taldetan banatuko diren 6 bikotek jokatuko dute eta talde bakoitzeko irabazlea pasako da finalera. Lehen aldiz, kiroleko lan-kontratuarekin jokatuko dute.