Prestakuntza eta Enplegu Plan Berezia sendotuko dute Alde Zaharra, Otxarkoaga, Txurdinaga, San Frantzisko eta Zabala auzoetan

uriola.eus 2018ko aza. 20a, 09:43

Guztira, 152 pertsonek jasoko dute prestakuntza eta orientazioa Planari esker; horretarako, 12 ikastaro emango dira. 45 urtetik gorakoek eta 30 urtera arteko gazteek izango dute lehentasuna deialdi honetan.

Lanbideren bitartez bultzatutako Prestakuntza eta Enplegu Plan Berezia sendotu egin da eta bigarren deialdia egin du. Oraingoan, Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetako langabetuetara zabalduko da.

Gizarte edo/eta heziketaren arloko bost erakunderen eskutik jarri da abian edizio hau, Harrobia IkastolaGaztaroa Sartu Koop, Maristen San Miguel Lanbide Heziketako Zentroa (Zalla), Somorrostroko Prestakuntza Zentroa eta Gehilan 2000Hamabi ikastaro emango dira eta 152 pertsonek hartuko dute parte

Guztira, 573.261,31 euro inbertituko dira Planean, 373.261,31 euro Lanbidek finantzatuta eta 200.000 euro Bilboko Udalaren kargura. Planaren helburua da auzo horietako pertsonek –ahal denik eta gehien- lana aurkitzea eta epe ertainera edo luzera bizilagunen enplegagarritasuna eta profesionaltasuna hobetzea.

Gizartetik baztertuta geratzeko arriskua daukaten pertsonek, profil komertziala edo merkataritzako administrari profila daukaten 45 urtetik gorakoekinformatikaren arloko prestakuntza daukaten langabetuek eta 30 urtetik beherako gazteek izango dutelehentasuna proiektu honetan sartzeko.

Bilbo Zaharrak, San Frantziskok, Zabalak, Otxarkoagak eta Txurdinagan nortasun bereziko auzoak dira eta uriko gainerako auzoetatik desberdintzen dira. Elkartasuna, komunitatearen ideia eta parte-hartze bidezko kultura auzo horietako gizarte-ehunaren barnean daude eta ezin egokiagoak dira ekimen honetarako.

% 25 SARTU ZEN LAN-MUNDUAN LEHEN EDIZIOAN

Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren bitartez, abian jarri zuten programaren lehen edizioa Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan, auzootan errotutako erakundeen laguntzarekin: Claret Enea Gizartetxea, Gaztaroa Sartu Koop, Harrobia Ikastola y Agiantza.

Guztira, 140 pertsonek prestakuntzako hamaika ikastaro egin zituzten. Urian eta auzo horietan proiekzio handia duten jarduerekin lotutako negozioak eta sektoreak izan ziren gaiak. Pertsona horietatik, 35ek (% 25) lana lortu dute eta beste batzuek beren negozio propioa jarri dute martxan.

Era berean, parte hartzaileen % 90ek laneko praktikak egin zituzten zenbait enpresa eta erakundetan, eskuratutako ezagutzen aplikazioa zein den bertatik bertara ikusteko. Horrez gainera, prestakuntzak segurtasuna eta konfiantza lortzeko balio izan zien, etorkizuna eta karrera profesionalari ekiteko ideia argiago batekin bideratzeko tresnak eman zizkien.

Ekimen hau Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako bizitza-kalitatea eta bizikidetza hobetzea, gizarte-kohesioa sustatzea jarduera ekonomikoa sortzeko eta komunitate- zein kultura-bizitza dinamizatzea xede dituen ‘Auzokizuna 2020’ Jarduketa Partekatuko Planaren barruan dago.