Iker Muniainek kontratua berritu du

uriola.eus 2018ko aza. 21a, 09:56

Athletic Clubek eta Iker Muniain jokalariak akordioa sinatu dute eta horren arabera jokalariak Bilbon segituko du 2024ko ekainaren 30era arte.

Halaber, Athletic Clubek eta jokalariak kontratua diru kopuru bat ordainduta aldez aurretik iraungitzeko aukera ezabatzea adostu dute eta, beraz, aspaldiko partez Ibaiganen ez da etete-klausularik egongo.

Athleticeko jokalari bakarra izango da etete klausarik gabeko kontratuarekin. Gauzak horrela, Muniain taldetik irtetea nahiko balu, akordiorik egon ezean, epaile batek erabaki beharko luke zenbatekoa (etete-klausulak jokalariek ordaintzen dituzte, nahiz eta dirua beraiena ez izan). Kirolaren Legediak, Europako beste herrialdetan ez bezala, puntu hori dakar.

Iker Muniainek prentsaurrekoa eskainiko du hedabideen aurrean azaroaren 22an, ostegunean, Lezaman entrenamenduaren ostean. Bertan, kontratuaren eta negoziazioen gorabeherak azalduko dituzte.