Euskaraldia

Berbagunearen VII. edizioa Euskaraldia ekimenaren barruan egingo da

uriola.eus 2018ko aza. 21a, 12:42

Berbagunearen zazpigarren edizio hau Azkuna Zentroko atarian egingo da azaroaren 27an, 09:30etik 19:30era. Bertan bilduko dira dagoeneko euskaraz jakin eta hitz egiten dutenak zein euskara ikasten ari direnak “Euskara euskaraz partekatzea” goiburupean

Zazpigarren edizioa aurkeztu dute gaur Azkuna Zentroko atarian Koldo Narbaiza Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza zinegotziak, Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara zuzendari nagusiak eta Aitziber Olabarrieta Berbaguneko koordinatzaileak.

Horrela, bada, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Euskaltegien sarearekin batera, euskararen erabilera bultzatu eta babestu nahi dute, gure inguruko esparru guztietan euskaraz hitza egitera gonbidatuta.

Horregatik, Berbagunearen leloa “Euskara euskaraz partekatzea” da, jendea topaketa honetan parte hartzera animatzera. Eskatzen den gauza bakarra euskaraz egitea da.

Aurten, Berbagunearen zazpigarren edizioa azarora aurreratu da, Euskaraldia ekimenarekin batera gerta dadin. Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da. Hori dela-eta, datorren martitzenean, azaroak 27, egingo da Azkuna Zentroan. Euskaldunen eta euskara ikasten ari diren pertsonen arteko topaketa da, giro atseginean berba egiteko.