1968. urte mugitu horretan Erregimenak Zamorako Konkordatu Kartzela abadez bete zuen. Erantzunez, Azaroako 4ean 70 abadeek Apaiztegia hartu zuten, Gobernua eta Eliz Jerarkiaren haserrea piztuz. Cirarda Obispoak 'a divinis' suspentsioaz meatxatu zituen, poliziak kanpotik inguratu zituztelarik. Vatikanoak bizkarra eman zien eskariekin joan zitzaizkon ordezkariei.
Okupazioak oiartzun handia izan zuen hedabideetan, baita nazio artean ere. Apaiztegia lehertzear egon zen 20 egunetan bisitariez, esaterako, Don Klaudiok burututako konzelebrazioan, eta etengabeko abestiez, protesta abestiak gehien bat. Hor izan zuen emaitza bikaina, abesti disko eder bat atzerrian editatu izan zena. Klandestinoa izan arren, zeharo popularra gertatuko zena. Collete Magni frantziar abeslariak zabaldu zuen Marsella eta Paris bitartean “Ez ez dut nahi” abestiaren bertsio propio bat, “Ami Cure” izenaz euskal abadeen borrokaren lekukoa. Aurki aurkeztuko dute Iparraldean dokumental bat horri buruz.
Okupazio honetan suspertu zen abade matxinatuek osaturiko Gogortasuna taldea, zeinek eragingo zituen gerora hainbat ekintza, esaterako, bost abadeen gose greba diozesiseko bulegoetan, 1969ko maiatzaren 30ean. Bikaina eta gogorra izan zen atera zuten manifestua. Erregimen Frankista erabateko diktaduratzat jotzen zuen. Espresuki errepresioaren gorakadak, torturak eta atxiloketa masiboak salatzen zituzten, orokorrean, eskubidee guztien bortxaketak.
Epailearen esanetan, “papertxoak berea zekarren” eta 12-10 urtetako kartzelarekin zigortu zituen. Zamorako espetxea apaizez leporaino betez. Hori oroitzeko gaur, azaroaren 22an, 12:30ean, bildu dira Bilboko Kafe Antzokian, 50 urteurrenaren kanpaina barruan ekintzak gogorazteko. Han gertatutakoa azaltzen duen “Zutik Daukagu Arbola” dokumentalaren aurkezpena ere egin dute.
[2018-07-24] Zamorako espetxean egon ziren abadeak Bilbon elkartu dira