Geroztik hamaika dira herriz herri eta auzoz auzo egindako ekimen, afari, bilera, pegada eta ekitaldi. Urteotan gazte antolakundeko kideek jasandako errepresio eta kriminalizazioan begi-puntua jarri nahi dute. “Lehenengo pertsonan eta pluralean” izenpean, gazteen memoriaren astea antolatu dute, aste osoko egitarauarekin.
Aste osoan zehar jardunaldi desberdinak burutuko dituzte Leioa, Gasteiz eta Iruñean. Gazteria eta disidentziaren aurkako jazarpen politikoan jarriko dute arreta lehen saioan. Bigarrengoan tortura aztertuko dute, honakoaren oinarri eta helburuetan arreta jarriz eta gazteengan izan duen eragina ezagutu eta ikusaraziz. Iruñean egingo den saioan, gazteek atzokoaz, gaurkoaz eta biharkoaz hitz egingo dute, lehen pertsonan Euskal Herrian bizitakoaren inguruan hitza hartzeko.
Mahai-inguru horiez gain, ostegunean herri, auzo eta heziguneetan saio eta ekimen desberdinak antolatzen dabiltza, batzuk iragana ezkutatu nahi baldin badute ere “Herenegun” gaur dela aldarrikatzeko. Asteari bukaera emateko, ostiralean, ekitaldi nagusia egingo dute Gasteizen.
Jardunaldietan, besteak beste, gurekin izango dituzte David Fernandez (kazetari eta aktibista politikoa), Paco Etxeberria (Antropologo-forensea eta Eusko Jaurlaritzaren torturaren inguruko txostenaren zuzendaria), Ignacio Mendiola (soziologoa eta “Habitar lo inhabitable” liburuaren idazlea), Julen Arzuaga (“La maza y la cantera” liburaren idazle eta abokatua) edota Ane Muguruza(Egiari Zor fundazioko kidea). Gazte antolakunde desberdinetako kide oihak, Ernai eta Aitzinako kideaketa beste hainbat lagun ere izango dira egunotan.