Euskaraldia

Berbaguneak Alondegia bete du

uriola.eus 2018ko aza. 27a, 13:07

Berbagunea, aurten, Euskaraldiaren barruko ekitaldia izan da. Horregatik, egun osoan, euskaltzaleak eta euskara-ikasleak Berbagunearen zazpigarren edizioan parte hartzen dabiltza.

Bilboko euskaltegi-sareak antolatu dute, topagune modura, euskararen ohiko erabilera sustatzeko, gizarte elebiduna lortzeko eta euskararen ohiko erabilera handitzeko xedez. Egun honetan, Belarriprest eta Ahobizi rolak hartu dituztenak bertan batzartu dira, egun osoz, Berbagunearen zazpigarren edizioan parte hartzeko asmoz.

Horregatik, goizeko 09:30ean hasi dira eta 19:30ak arte, euskara-ikasleak euskaraz dagoeneko berba egin eta hizkuntza hau erabiltzen dutenekin giro lasaian elkartuko dira mahainguruan, euskaraz solasean egoteko helburu soilarekin.

Berbagunearen xedea euskara plazaratzea da, kale-erabilera handitzearekin eta haren ohiko erabilerak daukan garrantzia aitortzearekin batera. Bilbotar guztien ondare gisa euskara sustatzea. Euskara plazara irtetea da erronka. Horretarako, euskaltzaleak eta euskara-ikasleak elkartuko dituzte.