Bilboko terrazak berrantolatzeari ekingo dio Udalak

uriola.eus 2018ko aza. 28a, 10:39

Espazio publikoaren erabilera orekatzeko asmoz, kalez kaleko zenbait proiektu landuko ditu Udalak. Kanpaina honen xedea etxebizitzen, ostalaritzaren eta jarduera komertzialaren arteko eredu orekatuagoa lortzea da.

Bilbo hiri dinamiko eta aldakorra da, eta terrazek, beste erabilerek bezala, errealitate horri aurre egin behar diete. Horregatik, Bilboko Udalak terrazen espazio publikoaren okupazioa egokitzeko eta hobetzeko prozesuari ekingo dio, aldagai fisiko ugari aztertu ondoren. Aldagai horiek, apurka-apurka, eredu matematiko batean islatuta agertzen dira.

Bilbon, 1.450 terraza baino gehiago daude, horietako gehienak Abandon/Indautxun (437) eta Zazpikaletan (130). Plan Gidaria ezarriko den bide-tarteak hiru eremu handitan daude. Zehatz-mehatz, Ledesma, Poza eta Jardines kaleetan nahiz Plaza Barrian, izan ere, Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publiko Sailak lehentasuna emandako kale-tarteak horiexek dira.

GAUR EGUNGO EGOERA

Gaur egun ez daukagu terrazen lizentzia eman zeneko egoera bera eta baimen horiek egokitu behar dira. Gainera, araudia betetzen ez diren kasuak daude. Inguruabar biengatik oreka hautsi da eta, beste zenbaitetan, egoera hobetzeko aukera dago.

Lehenengo pausua araudia betetzen dela ziurtatzea da. Araudia ez betetzeko arrazoi nagusiak honako hauek dira: baimendutako ordutegia gainditzea, arauzkoa baino mahai eta aulki gehiago jartzea edo lokalaren barruan terrazaren baimena agerian ez egotea.

Aldi berean, ematen diren baimenak Bilboko egoera aldakorrei etengabe egokitzeko prozesuari ekingo diogu. Udalak baimenak berrebaluatzeko sistema berria eduki behar du, beste aldagai batzuk kontuan hartuta, esate baterako, Bilbon badaude gero eta giro motelago duten eremuak batetik, gero eta arrakasta gehiago duten eremuak bestetik, ingurunearen erabilera berriak, etab.

METODOLOGIA

Terrazen Plan Gidaria hiru pausutan garatuko da:

1.urratsa. Espazio publikoaren okupazioaren aztarna onena zein den zehaztea

2.urratsa. Zehaztutako terraza-gunea nola okupatuko den zehaztea.

3.urratsa. Definizioa estetika eta materialei dagokienez

Diagnostikoa egindakoan, Bilboko Udalak 3 ildo dauzkan jarduera-plana osatu du:

  • Betetakoa handitzeko planaastelehenean, baimendutakoa betetzen den kontrolatzeko hautazko kanpaina hasiko da Zazpikalen, Indautxun eta Abandon, 0 kilometrotik, hau da, Udaletxetik abiatuta, gaur egun indarrean dauden baimenak betetzen direla ziurtatzeko. Araudiaren lehenengo hausturarekin, udal ikuskatzaileek ohartarazpena egingo dute, akta eginda. Gainera, 48 orduko epean baimena ez betetzeak ekarriko dituen ondorioen berri emango dute. Bigarren bider araudia bete ezean, terraza ipintzeko baimena kenduko da eta hilabeteko epe batez ezin izango du beste bat eskatu. Hala, ezin izango du terraza ipini. Araudi-haustura behin eta berriz errepikatzen bada, terrazaren baimena baliogabetuko da eta sei hilabeteko epean ezin izango du beste bat eskatu. Gainera, 750 € eta 3.000 € arteko isuna ipiniko dute.
  • Espazio Publikoa Hobetzeko Plana: oreka gutxien duten kaleak aztertu ondoren, espazio publikoaren antolamendua hobetzeko neurriak hartuko dira. Horretarako, hainbat alderdi finkatuko dira: oinezkoen joan-etorriak, irisgarritasuna, eta abar. Helburu nagusia hobetu beharreko lehentasunezko eremuetara oreka bueltatzea da.
  • Kale-proiektuak: Bilboko Udalak, lehentasunezko kale bakoitzean prozesu bati ekingo dio merkatari, ostalari eta auzokoekin batera esku hartzeko, espazio publikoaren oreka hobetzeko eta erabilera guztiek modu orekatuan espazioa daukatela ziurtatzeko asmoz.
    Aurtengo kale-proiektuak Ledesma, Poza eta Jardines kaleetan nahiz Plaza Barrian egingo dira. Zehazten ibiliko diren konponbideetan, kalearen azken egoera baino lehen tarteko zenbait maila izango dira.