Bilboko igogailu publikoak gau eta egun egongo dira zabalik

uriola.eus 2018ko aza. 29a, 11:50

Abenduaren 1etik aurrera, Bizkaiko uriburuko igogailu publikoak gau eta egun egongo dira zabalik, eten barik.

Bilbon dabiltzan 36 igogailu bertikal eta inklinatuez gainera, beste bost egiten ari dira Miribillan, Santutxun, Lorurin eta Uribarrin. Horietan, igogailuak eta arrapalak uztartuko dira.

Datuek erakusten dute iaz 23 milioi pertsonek (23.045.274) erabili zituztela udal igogailuak eta bidaiak bikoiztu egin direla (3.674.546 bidaia 2012an eta 7.681.758 bidaia iaz).

Artazubekoako igogailua izan zen 2017an, bigarren urtez jarraian, gehien erabili zena; guztira, 1.206.021 erabiltzaile izan zituen. Gero dator Ametzolakoa, 1.129.900 pertsonekin. Gehien erabilitakoen artean hirugarrena Moraza plazakoa izan zen (1.002.252 erabiltzaile).