Bilbobus kudeatzen ari den enpresa egoera gaiztotzen ari dela salatu du enpresa batzordeak

uriola.eus 2018ko abe. 11a, 11:23

Bilbobusen kudeaketarako azpikontratatutako enpresak idatzia erregistratu du greba deialdian formazko akatsa dagoela alegatuz. Langileak beldurtzeko asmoarekin egin dutela salatu du Enpresa batzordeak, legez kanpoko greba batean parte hartzen ari direla aldarrikatzeko.

 

Honen aurrean, Bilbobuseko enpresa-batzordeak langileei zein jendarteari adierazi die "greba- deiladiak forma aldetiko baldintza guztiak betetzen dituela. Hortaz, kontua korapilatzea baino ez du bilatzen enpresak, jendartea eta langileak nahasten saiatuz." Horrez gain, horrekin lortuko duten bakarra langileak "gehiago berotzea" dela adierazi dute. 

Enpresa Batzordeak Udalari gatazkan sartzeko eskatu dio. Bilbobus kudeatzen duen enpresari langioleekin akordio bat lortzera gonbidatu diete. Baina, jarrera honekin jarraituz gero, akordioa konplikatua ikusten dute. Adierazi dutenez: "Hau baldin bada enpresak gatazka konpontzeko bilatzeko modua, arazoa larritu eta langileak are gehiago haserratzea da lortuko duten bakarra. Gatazka luzatzea baino ez dute lortuko horrela."

Gauzak horrela, Enpresa batzordetik jakinarazi dutenez, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan lanuzteekin jarraituko dute. Abenduaren 12an, 14an, 17an eta 19an txanda bakoitzeko lau ordukoak izango dira lanuzteak. Protestekin bukatzeko, abenduaren 21an, San Tomas egunean, egun osoko greba egitea erabaki dute.