PuntuEUS Fundazioak komunitatea izan du indargune bere jaiotzatik, eta 2018an bereziki sustatu dute bere komunitatearekin lankidetza. Komunitatearekin elkarlanean 9.000ko langa gaindituta 10.000 domeinutara iristeko bultzada abiatu dute, eta lankidetzatik jaio dira ingurune digitalean euskararen presentzia sustatzeko azken proiektuak.
.EUS domeinua %20 hazi da aurten, aurreikuspenak gaindituz. Horrez gain, 2018an betetako honako mugarriak azpimarratu dituzte:
- Domeinuaren hazkunde-maila %20 izan da aurten.
- Whois pribatutasuna ezarri dute Europako GDPR araudira egokituz.
- Domeinuaren segurtasuna indartzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Basque Cibersecurity Center erakundearekin.
- Euskara Ingurune Digitalean indartzeko proiektu garrantzitsuak jarri dituzte abian hainbat eragilerekin elkarlanean: Mastodon.eus, Lehen Hitza Euskaraz Mugikorrak eta PuntuEUS Mapa besteak beste.
- Komunitatearekin elkarlana sustatu dute, UEUrekin elkarlanean Maiatzaren 17an euskarazko Internet Eguna ospatuz eta UEMArekin Udaletan Lehen Hitza zabaltzeko hitzarmena sinatuz.
- Euskararen Estrategia Digitalerako oinarrizko ideiak proposatu dituzte, Eusko Legebiltzarra, GFA Etorkizuna Eraikiz, eta Eusko Ikaskuntzaren kongresua bezalako eremutan aurkeztuz.
- Gazteak .EUS proiektuan inplikatzeko ahaleginean KaixoMundua.eus proiektua diseinatu eta pilotua jarri dute abian hainbat eskolarekin batera.
Horrez gain, Abenduaren 3tik abenduaren 31ra, zure .EUS domeinua 2 urterako erregistratu daiteke 15 euroren truke #10.000raGoaz kanpainaren barruan. Domeinua orain erregistratuz gero ez duzu berritu beharrik izango bi urte barru arte. Eskaintzak domeinu berrien erregistrorako soilik balio du.