Bilbobuseko langileek lanuezteekin jarraituko dute

uriola.eus 2018ko abe. 19a, 12:37

Udalberrik bere babesa eskaini die BilboBus zerbitzuko langileei, enpresarekin izaten ari diren negoziaioei dagokienez eta EH Bilduk Udalari Bilbobuseko lan gatazkan bitartekaritza lana egitea eskatu dio.

Bilbobuseko langileen lan baldintza duinak bermatzea beharrezkoa dela azpimarratu du EH Bilduko Bruno Zubizarreta zinegotziak. Udalberri koalizioak, bere aldetik, udal - gobernuari gogorarazi dio gatazkan langileen eskubidean defentsaren alde egin behar duela, enpresari bere beharrak bete ditzala exigituz.

Amaia Arenal zinegotziak adierazi duen moduan “gobernuaren ardura da Udaleko diru-kutxatik ordaintzen diren 32 miloi euro baino gehiagotan balioztatuta dagoen eta enpresa pribatu bati eskaini zaion zerbitzu publiko baten kudeaketa ikuskatzea. Horrek, lan eskubideak betetzen direla bermatzea suposatzen du, enpresa kudeatzaileak betetzen ez dituzten lan eskubideak, hain zuzen. Talde politiko honetatik, gure babesa eskaini nahi diegu BilboBuseko langileei eta euren aldarrikapenekin bat gatozela adierazi nahi dugu”. 

Gauzak horrela, Bilbobuseko langileek lanuezteekin jarraituko dute. Horien artean barikua dago, San Tomas azokarekin. Egun horretan Enpresa Komiteak ez direla gutxiengo zerbitzuak egongo argitu du. Beraz, autobusik gabeko eguna izango da.