Bilboren etorkizuna zehaztuko duen Hiri Antolamendurako Plan Nagusia aurkeztu du Udalak

uriola.eus 2018ko abe. 20a, 11:50

Udalak Bilboko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia (HAPN) lantzen jarraitzen du. Horretarako, gaur, Bilboko HAPNaren Berrikuspena aurkeztuko dute Plangitzarako Aholku Batzordean. Agiri honetan, Bilborentzako hirigintza alorreko helburu eta proposamenak jasota agertzen dira.

Plan berri honekin, onartu osteko 15 urteko epean, gutxi gorabehera, Bilboren hirigintza arloko etorkizuneko ekimenak zuzendu behar dira. Hala, zenbait arlotan, Bilboren hiri antolamendurako gaur egungo eta geroko beharrizan zein eskariei erantzuna emango diete: hiriguneak berroneratzea eta berritzea; etxebizitza; ekonomia-jarduerak; naturguneak; ekipamenduak; espazio libreak; mugikortasuna eta garraioa; hiriko zerbitzuak; eta abar.

Bilboko Plan Nagusi berriaren behin betiko proiektuaren helburu eta proposamenak ezagutzera emateko asmoz Plangintzarako Aholku Batzordean egingo duten gaurko aurkezpenaren ostean, tramitazioari jarraipena emango diote:

  • 2019ko otsaileko Udal Osoko Bilkuran aurkeztu baino lehen Aholku Batzordearen bigarren batzarrean iritzia plazaratzea.
  • Hasierako onarpen horren ostean, jendaurrean jartzeko 45 eguneko epea egongo da 2020ko lehenengo hiruhilekoan.
  • Hau eginda, behin betiko onarpena Udalbatzan izango litzateke,
  • Dena aurreikusitakoaren arabera suertatuz gero, 2020ko amaierako Osoko Bilkura batean.

Plan berriaren edukia lan-prozesu luze eta konplexu baten emaitza da, gaur egungo egoeraren diagnostikoarekin hasitakoa eta proiektuaren prestakuntzarekin amaitua (hasierako onarpenari bidea emateko). Horretan, prozesu osoan bildutako jatorri askotariko zenbait proposamen, ekarpen, iradokizun, etab. jasota daude. Besteak beste, herritarrek parte hartzeko esparruan landutakoak agertzen dira, hau da, 2016ko eta 2017ko Aurrerapenen atarikoak.

Landutako hirigintza-eredua arlo honetako helburuak beste hainbatekin bateratzetik eta elkartzetik datoz, esate baterako: iraunkortasuna; aldaketa klimatikoaren aurkako borroka; eta herritarren eskari zein beharrizanetarako erantzuna (adibide gisa Plan honetan genero arloko ikuspegia txertatzea). Izan ere, Bilbok hirigintza arloan dituen eskari eta beharrizainei erantzuna eman nahi zaie, gutxi gorabehera, 15 urteko epe baterako.

AURREKARIAK. 1995EKO PLAN NAGUSIA ETA HURA BERRIKUSTEKO PROZESUA

Indarreko Plana 1995ean onartu zen eta bere indarraldiaren barruan hainbat aldaketa izan ditu.
EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeari jarraiki, Bilboko Udalak Plana berrikustea erabaki zuen, gure hiribilduari gaur egungo eta etorkizuneko eskariei erantzuna emateko plangintza orokorreko tresna egoki batez hornitzeko asmoz, hainbat arlotan indarrean dauden baldintzei egokituta: lurraldea; hirigintza; ingurumena; juridikoak; sozioekonomikoak; kultura… Orain arte egindako lanak hurrengo fasei dagozkienak dira:

  • Lehenengo fasea. 2013an Bilboren gaur egungo egoeraren diagnostiko eta analisia hasi genuen eta Parte-hartzeari buruzko Diagnostikoa osatzen amaitu.
  • Bigarren faseaAurrerapenaren atarikoa (2016) egin zen, antolamenduari lotutako helburu eta ildo orokorrak jasota, herritarrek parte hartzeko prozesu aktibo eta dinamikoari ekiteko asmoz, Aurrerapena prestatu aurreko pausu gisa.Herritarrek parte hartzeko prozesu hori 2016ko uztailaren eta 2017ko ekainaren artean burutu zen parte-hartzeajasotzeko zenbait eztabaidagunetan (barrutiak, lan-mahaiak, sektorekako kontseiluak, Bilbao Aurrerago! webgunea). Horietan guztietan, auzoen eta herritar erakundeen gaur egungo eta etorkizuneko arazo, beharrizan eta erronkei buruzko iritziak jaso ziren. Fase honetan, Bilbao Aurrerago! ekimenaren jardueretan 4.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dute.
  • Hirugarren faseaAurrerapenaren prestakuntza, jendaurrean jartzeko epea eta Aurrerapenaren onarpena Plan Nagusia prestatzeko helburu eta irizpideekin batera
    Jendaurrean jartzeko epearen barruan iradokizunetarako 54 idazki aurkeztu dira. 
    2018ko martxoaren 22an, Udalak Bilboko Plan Nagusia Berrikusteko Aurrerapenaren irizpide eta helburuak onartu zituen. Agiri hori Plan Nagusia osatzeko oinarria izan da.
  • Laugarren faseaPlan Nagusi berriaren behin betiko agiriaren prestakuntza eta agiria. Orain gabiltzan fasea da.

HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN NAGUSIAREN ZENBAIT PROPOSAMEN

Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren Berrikuspena Bilboko auzo guztiak aipatzen dituen oso dokumentu zabala da. Esku hartzeko ordezko aukerak eskaintzen ditu hainbat arlotan. Proposamen nagusiak definitzen dituzten helburuak honako hauek dira:

  1. Lurzoru naturala mantentzea eta zaintzea, hura urbanizatzea edo itxura artifiziala ematea dakarten hirigintza arloko proposamenak zabaltzeko joera gutxituta:
  2. Hiriguneetako eskariei erantzuna ematea, baina naturguneetara zabaltzeko joera gutxituta. Besteak beste, honako ondorioak dakartza:
  3. Hirigunean esku hartzeko eta garatzeko eredua auzo eta hirigune konplexu, ez-baztertzaile, seguru eta iraunkorrak lortzera zuzentzea, hurrengo irizpideetan oinarrituta:
  4. Mugikortasun, garraio eta komunikazio iraunkorreko eredua ezartzea HMIPrekin (2015-2030 Bilboko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planarekin) bat etorrita.
  5. Kanpo-konektibitateari lotutakoak:

Trenbideen alorrean:

  • Abiadura Handiko Trenbidea Abandoko geltokira heltzea
  • Trenbideko Hegoaldeko saihesbidea salgai-trenak Zorrotzatik eta Olabeagatik ibili ez daitezen.

Errepideak:

  • Autobus-geltoki berria (eraikibidean gaur egun).
  • Bilboaldeko hegoalderako saihesbidearen bigarren fasea (Peñaskal-Beteluribidea)
  • Ekialdeko saihesbidearen amaiera (Miraflores-Ibarsusi).

Barruko mugikortasunari eta hiriko oztopoak kentzeari lotutakoak:

  • Errekaldeko gaur egungo saihesbidea kentzea eta haren ordez hegoaldeko ordezko saihesbidea jartzea, bere ibilbide osoan lurpean.
  • Kadaguaren gaineko zubi berria, Bilboaldeko ardatzari jarraipena emateko.
  • Itsasadarraren gaineko zubi berria (Zorrotzaurre-Zorrotzako Muturra)
  • Hiri barruko oztopoak kentzea: FEVEren trenbidea Zorrotzan lurperatzea; RENFEko trenbidea Olabeagan eta Zorrotzako Muturrean lurperatzea; trenbide-pasaguneak kentzea; etab.

Etxebizitza alorreko eskariei erantzuna ematea: guztira 14.638 etxebizitza inguru eskaintzea.

  • Horietatik, 9.300 etxebizitza indarreko plangintzan aurreikusita daude (Zorrotzako Muturra -izapidean- Zorrotzaurre eta Bolueta) eta, gainerakoak, batik bat, Elorrieta, Olabeaga, Abandoko geltokiaren, Ametzola-Errekalde-Irala ingurunean kokatzen dira.Jarduera ekonomikoen eskariei erantzuna ematea guztira gutxi gorabehera 460.000 m²-ko eraikinak antolatzearen bitartez.