Javier Aldazabal: 'Animazio harmaila hobetu behar den gauza da, gure erronka izango da'

uriola.eus 2018ko abe. 26a, 17:24

Gogoaren Indarra izan da beraien leloa eta izenik gabeko kanpaina egin dute. Javier Aldazabalek elkarrizketan azaldu duen bezala "gurean izen propioak alde batera gelditzen dira". Bihar hauteskunde eguna izango da Ibaigane jauregian. Uribe-Echevarría edo Elizegi, hori da aukera.

Alberto Uribe-Echevarríaren lantaldeak ez ditu beraien proiektuarekin batera datozenen izenak aipatu. Izan ere, abenduan egindako hauteskundeak direnez, Lezamara helduko diren langile berriak gaur egun beste taldeekin kontratuak eduki ditzakete. Lezamako arduraduna den Jose Maria Amorrortu ekainaren 30an joango da. Aitor Elizegik argitu duenez, Rafa Alkorta eta Andoni Ayarzarekin helduko litzateke bihar irabaziz gero.

Hala ere, posturik finkoena entrenatzailearena dirudi. Kasu honetan, bai Albertoren aldetik, bai Aitorren aldetik, ez dituzte bestelako izenik aipatu. Taldearen egoera ikusita, konfiantza osoa daukate Gaizka Garitanorengan. Hiru partidu honetan taldeak beste aurpegi bat erakutsi du, eta egoerari buelta emateko gizona dela diote bi hautagaiek. Taldea hortik ateratzeko gai bada denboraldia bukatuko luke eta ekainean entrenatzailearen postua aztertuko litzateke berriro.

Taldean, berriz, aldaketak egon daitezke, ireteera eta sarrerekin. Javier Aldazabalek fitxaketa bat prest daukala azaldu du. Uratarrilean bertan heldu daitezkeen izenak asko dira, betikoen artean Ibai Gomez eta Ander Herrera dira gehien entzuten direnak, baina Rayoko Sergio Moreno gaztea ere Lezamako lantaldearen gustokoa da. 

Agintarien aldetik, Javier Aldazabal, Ramón Alkorta, Genar Andrinua, Elaia Gangoiti, Izaskun Larrieta, Borja López, Laura Martínez, Silvia Muriel, Ignacio Palacios-Huerta, Iñaki Ahedo, Mario Fernández, Javier Olabarri, José Ramón Garai Iturriondobeitia, Carlos Ortiz, Unai Arzubiaga eta Izaskun Kortajarena izango dira Alberto Uribe-Echevarríarekin bat kluba aurrera erabaten saiatuko diren pertsonak.

Kuotak izoztuta jarraituko dute. Politika ekonomikoa ere berdin jarraituko du, kutxan erabiltzeko dirua dago. Komunikazioaren aldetik ez dira aldaketa asko espero, askotan azaldu dutenez, Josu Urrutiaren lantaldean egon dira eta orain arteko lanarekin jarraituko dute. Animazio harmaila, VIP eraztuna eta emakumezkoen taldeak hobetu beharreko gairik nagusienak izaten jarraituko dute.