Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia lanean ari dira jarduerak ekartzeko 2019an. Oraingo honetan, erakunde biak tratuan dabiltza berriro Red Bull Cliff Diving itsasadarrera jauziak egiteko txapelketa ekartzeko Bilbora.
Txapelketa honen etapak urtero aldatzen dituzten arren, Bilbok baditu aldeko hainbat ezaugarri, hala nola, publikoaren harrera ona, sano baloratua Red Bull Cliff Diving txapelketaren antolatzaileen eta jauzilarien aldetik, eta uriaren erdian dagoela, Kopenhagen legez.
Red Bull txapelketa ezagun hau Bilbon izan da 2014an, 2015ean eta 2018an. Aukeratuko balute, Guggenheim Museoa, Salbeko zubia eta itsasadarra laugarren aldiz izango lirateke kirol honen parte.