Laguntza horiek jasotzeko aukera izango dute gizarte-itzulkin garrantzitsuko proiektuak garatzeko interesa duten erakundeek, udal jardueraren osagarriak eta Udaleko sailen helburuak betetzeko lagungarriak badira: Gizarte Ekintza, Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Hezkuntza, Immigrazioa, Jaiak, Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa, eta Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak.
Diru-laguntzen eskariak aurkezteko hiru aukera dituzte erakunde interesdunek. Hauek:
•On-line: Udalaren webgunearen bidez (www.bilbao.eus).
•Herritarren arretarako bulegoan,
•Barrutietako Udaltegietako bulegoetan, bertan baitago prozesu osoko dokumentazioa.
2019ko DIRU-LAGUNTZAK
2019ko deialdi honetarako 2.903.527 euro bideratu ditu Bilboko Udalak guztira diru-laguntzetan, 12 esparru eta 26 laguntza-ildotan banatuta, honela:
Gizarte Ekintza 160.000 euro, honela:
•Adingabeen ongizatea sustatzeko programen babesa: 40.000 euro.
•Elkarteratzea eta gizarte parte-hartzea sustatuko duten programen babesa: 80.000 euro.
•Gizarteratzea sustatuko duten programen babesa: 40.000 euro.
Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak: 1.872.827 euro, honela banatuta:
•Garapenerako nazioarteko lankidetzako urteko programak: helburu nagusia gastu arrunta duten proiektuetarako programak: 582.172 euro.
•Garapenerako nazioarteko lankidetzako urteko programak: helburu nagusia inbertsioa duten proiektuetarako programak: 540.500 euro.
•Garapenerako nazioarteko lankidetzako zenbait urteko programak: helburu nagusia inbertsioa duten proiektuetarako programak: 600.077 euro.
•Sentsibilizaziorako eta gizarte eraldaketarako hezkuntzarako: aldian aldiko ekintza edo ekitaldiak diru-laguntzaren eskaria 2.500 eurokoa edo hortik beherakoa denean: 15.000 euro.
•Sentsibilizaziorako eta gizarte eraldaketarako hezkuntzarako: diru-laguntzaren eskaria 2.500 eta 8.000 euro bitartekoa denean: 75.000 euro.
•Sentsibilizaziorako, gizarte eraldaketarako hezkuntzarako eta giza eskubideetarako: urte biko programak: 60.078 euro.
Kultura. Guztira 129.200 euroko diru-laguntza emango da, kultura-jarduerak sustatzeko.
Hezkuntza, 173.800 euro bideratuko dira hauetarako:
•Hezkuntzari laguntzeko programak: 109.400 euro.
•Eskolako igeriketan laguntzea: 64.400 euro.
Euskara, Euskararen erabilerarako diru-laguntzak 160.000 eurora iritsiko dira, kontzeptu hauetan banatuta:
•Eskoletako programak: 30.000 euro.
•Euskararen erabilera sustatzea: 130.000 euro.
Jaiak. 63.000 euro, oso-osorik auzoetako jaietarako.
Immigrazioa, 35.000 euro, programa hauetarako:
•Etorkinen elkarteen funtzionamendurako: 15.000 euro.
•Kultur artekotasuna eta gizarte kohesioa sustatzea: 20.000 euro.
Gazteria. 70.000 euroko laguntza emango da, guztia umeentzako, gaztetxoentzako eta gazteentzako programa eta jardueretarako.
Ingurumena, 50.000 euroko laguntza emango da, honela banatuta:
•Jasangarritasuna, mugikortasuna eta klima-aldaketa: 20.000 euro.
•Auzoko bihotzak izenekoak ingurumenaren eta gizartearen aldetik hobetzea, Eskolako Agenda 21en bidez: 30.000 euro.
Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa. 60.000 euro, honela banatuta:
•Elkarteen mugimendua ahalduntzea: 15.000 euro.
•Norbere bizimodua, etxekoa eta lanekoa uztartzeko eta ardurak banatzeko ekimenetarako: 15.000 euro.
•Genero-indarkeriaren prebentziorako ekimenak: 30.000 euro.
Partaidetza eta Barrutiak. Aurrekontua 24.800 eurokoa da.
Osasuna eta Kontsumoa. 104.900 euro, honela banatuta:
•Osasuna sustatzeko programak: 96.900 euro.
•Adikzioen prebentziorako programak: 8.000 euro.