Urtarrilaren 11n eta 12an, Bilbon, Estatu osotik etorritako taxiaren emakume profesionalen elkarretaratze bat izango da. Zazpigarren elkarretaratzea izango da, emakume taxilarien foro hori sortu zenetik. Elkarretaratze horretan, taxiaren 186 emakume profesionalek parte hartuko dute, Mallorka, Tenerife, Madril, Bartzelona, Malaga, Sevilla, A Coruña, Bilbao eta beste hiri batzuetatik etorrita.
Elkarretaratzeak iraungo duen bi jardunaldi horietan zehar, esperientziak trukatuko dituzte, bai taxilari moduan, bai emakume moduan, beste autonomia-erkidego batzuetan sektore horretan bizi duten egoera azalduz; izan ere, sektorea udal-ordenantzen pean dago, eta oso desberdinak dira hiri batean edo bestean edo autonomia-erkidego batean edo bestean.
Gaur egun, 774 taxilari daude Bilboko hirian lizentzia dutenak, eta horietatik 34 emakumeak dira; horrek esan nahi du sektorean % 4 emakumeak direla. Madrilen bezalako hirietan, emakume taxilarien kopurua ez da iristen % 4ra, eta Bartzelonan, % 5 dira. Hala ere, foroko kideek diote sektore horretan hasten diren emakumeen kopurua handituz doala.
Urtarrilaren 11ko jardunaldian, taxilariek bisita gidatua egin ahal izango dute Bilboko Zazpi Kaleetan zehar, eta, ondoren, 13:00etan, Arabiar Aretoan harrera egingo die alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkari Alfontso Gilek, eta taxilariek eskerrak agertuko dizkiote, Udalak sektoreko profesionalei beti eman dien babesagatik.