Cristian Ganea, Numantziara

uriola.eus 2019ko urt. 9a, 12:13

Cristian Ganea jokalariak utzita jokatuko du CD Numantzia taldean aurtengo denboraldia amaitu arte.

Athleticek gaur goizean jakitera eman duenez, Errumaniako jokalaria Numantzian arituko da denboraldia bukatu arte. Ganea udan etorri zen Errumaniako Ligatik hegalean jokatzeko. Berizzorekin ez zuen aukera askorik eduki, eta bi partidu bakarrik jokatu ditu zuri-gorriekin.

Entrenatzaile aldaketarekin bere egoera ez du bat ere onera jo, eta Garitanok daramatzan bos partiduetan ez du minutu bakarra jokatu, eta deialdietatik kanpo geratu da. Hori ikusita, bigarren mailara joango da jokatzeko aukera gehiagoren bila.

Numantzian arituko da ekainaren 30era arte. Gauzak horrela, hegalean leku libre bat geratzen da Ibai Gomez jokalariarentzako. Izan ere, Santutxuko hegala kiniela guztietan dago Lezamara itzultzeko, eta aste honetan Ibaiganetik pasatu daiteke bere kontratu berria sinatzeko.