uriola.eus

Bilbobusen lau orduko lanuzteak egingo dituzte gaur eta ostegunean

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Bilbobusen 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era egingo dituzte lanuzteak. Egoera berdin jarraituz gero, datorren astelehenean, urtarrilak 21, greba mugagabearekin hasiko dira.

Lanuzte eguna dute gaur Bilbobuseko langileek. Goizeko 07:30etik 11:30era eta arratsaldeko 17:30etik 21:30era frekuentzia gutxiko lineak eta autobusik gabeko lineak egongo dira. Urtarrilaren 17an ere lau orduko lanuzteak egingo dituzte.

Beraien lan baldintzak aldatzen ez badira, eta ordurako akordiorik ez badago, greba mugagabeari ekingo diote urtarrilaren 21etik aurrera. EH Bildu, Udalberri eta Irabazi alderdiek Udal Gobernuari gatazkan parte hartzea exijitu diote, akordio bat lortzen lagundu dezaten.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa