uriola.eus

'Supersur'aren anpliazioaren aurkako manifestazioa antolatu dute

  Udal gaiak  Bilbo

Urtarrilaren 26an Arriagatik irtengo da manifestazioa. Bertan, 'Supersur' autobidearen anpliazioa alde batera uztea eta Bolintxu gune naturala mantentzea eskatuko dute.

Bolintxu harana Bilboko hegoaldean kokatzen da, Arnotegi eta Pagasarri mendien artean. Basoak dituen harana da, zenbait baserrirekin batera. Haran honetan kokatzen da Buia auzoa, baita Seberetxe auzoa eta jauregia ere.

'Supersur' autobidearen anpliazioa haran horretatik pasatuko da, eta bertako gune naturala suntsituko duela adierazi dute Bilboko talde ekologistek. Hori dela eta, urtarrilaren 26an Arriagako plazan bilduko dira era bertatik irtengo da antolatu duten manifestazioa.

Horrez gain, Karmelak, urtarrilaren 26an Arriagatik irtengo den manifestaziorako motorrak berotzen hasteko, urtarrilaren 18an, ostiral honetan bertan alegia, arratsaldeko 19:00etan, Bolintxu gune naturalari buruzko txarla eta dokumentalaren proiekzioa antolatu du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa