Zubizurin ez labaintzeko alfonbra eta beirak berriro aldatuko dituzte

uriola.eus 2019ko urt. 16a, 10:51

Oinezkoei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko, lanak aste osoan zehar egingo dira, eta tarteka. Goizez beirakiak konponduko dira, eta horiek konponduta, alfonbra jarriko da zatika, gauez. Zubiaren eskuinaldetik hasiko dira, Campo Volantinetik gertuen dagoen aldean.

Bilboko Udalak gaur abiaraziko ditu Zubizuri zubian labaintzea eragozteko dagoen alfonbraren ordez berria ipintzeko lanak, oraingoa hondatuta dagoelako. Horrez gain, alfonbraren azpian hondatuta dauden beirak ere aldatuko dira.

Ibaiaren ertz biak lotzen dituen oinezkoentzako zubia da Zubizuri, Isozaki dorreen eta Campo Volantínen ondoan dagoena.Hobekuntza-lana, beraz, binilozko kizkurra duen alfonbra bat ipintzea izango da, iraupen handikoa, PVCzko pikorrak tartekatuta dituena, gainalde labaingaitz bat eratuz. Lehengoaren kolore berekoa izango da, beltza, eta 2,85 metro zabal.

Zubiari gain bat ezarri zitzaion, haren estetikari eragin gabe, oinezkoak errazago ibiltzeko euria egiten duen egunetan.Labaintzea eragozteko da, badu banda bat barnealdean ura batzeko eta, hala, are gehiago eragozten du labaintzea, eta bost urtez iraun dezake, gutxi gorabehera.

Lanak gau eta egun egingo dira, eta urtarrilaren 19ra arte (zapatua), eta lanak egin bitartean, oinezkoek igarotzeko modua izango dute. Hobekuntza-lan hauek 48.200 euroko inbertsioa daukate.