21 urterekin profesionaltasunera jauzia eman zuenetik, 27 borroka egin eta guztiak irabazi ditu Lejarragak, horietatik 22 K.O.-z. Joan den urteko apirilaren 28an Europako titulua eskuratu zuen. Berriz defendatu beharko du datorren martxoaren 30ean Bilbao Arenan, Andoni Gagorekin batera.
Borrokaldia ikusteko sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai. Andoni eta Kermanen arerioak oraindik ez dituzte zehaztu, baina errusiako Dmitry Mikhaylenko izan daiteke Kermanen arerioa. Kermanek berak azaldu duen bezala "Bi trenen arteko talka izango litzateke Dmitryren aurkako borroka".