Pentsiodunen mugimenduek protestekin jarraitzen dute

uriola.eus 2019ko urt. 21a, 12:28

Duela urte bete, urtarrilaren 15ean, Hego Euskal Herriko Pentsiodunen mugimenduak, estaduko beste guztien antzera, pentsio publiko duinak eta %25eko igoeraren kontra hasi ziren mobilizazioekin. Larunbatean jendetza bildu zen Bilbon eta gaur asteleheneko elkarretaratzeekin jarraitu dute.

Astelehenero, azken urte honetan ohitura izan den bezala, gure herriko plazetan edo udaletxeetan etenik gabe ari dira elkarretaratzeak egiten, eta tarteka eskualdeko edo herrialdeko manifestazioak ere egin dituzte, milaka eta milaka pentsiodunek parte hartu dutelarik, eta sarritan mobilizazioetara gizarteko beste sektore batzuetakoak ere joan dira.

Asteburuan, berriro ere, milaka eta milaka bizkaitar kaleetara atera dira Bilbon ozenki esateko pentsiodunen urte beteko borrokak merezi izan duela zalantzarik gabe eta guztiok batu dituela helburu berberaren inguruan: “Pentsiodun guztientzat pentsio publiko duinak”.

Zehatz-mehatz, benetan lortu dutena zera izan da: pentsioak orokorrean, %1,7ko igoera 2018rako, eta %1,6 2019rako; gutxieneko pentsioak urte bietarako %3ko igoera; alarguntza-pentsioaren oinarri-arautzailea %52tik %56ra 2018rako eta %60a 2019rako, nahiz eta igoera hau benetan, jarri dituzten baldintzak jarrita, alargunen %16ri baino ez dien eragin; eta jasangarritasun-faktorea 2023 urtera atzeratu dute.

Aurrerapen mugatu hauek beraien aldarrikapen garrantzitsuenetatik urrun daude, tartean honako eskaera hauek daude: bermea behar dugu pentsioen IKParen urteroko igoera. Gutxiengo pentsioen igoera 1.080 eurotar; hauek, batez ere emakumeenak izanik, horrela pentsioen genero-arrakala gutxituko da. Beste alde, Jasangarritasun-faktorea betirako ezabatzea, eta era berean 2011ko eta 2013ko lan eta pentsio erreformak ereindargabetu behar dira. Eta azkenik, pribatizazio bultzadari aurre egiteko, “Pentsio publikoen sistemari bultzada etabermea”. Hori dela eta, gaur, beste astelehen batez, kalera irten dira prentsionistak protestekin jarraitzeko.