Izan ere, Madrildarrak Iberdrola Ligako neguko txapeldunak dira eta Lehen mailako talderik onenetarikoa. Hori dela eta, taldeak zaleen babesa behar dute eta hauek aukera izango dute Kopako partidua Katedralean bertan ikusteko.
Hurrengo egunotan, partida horretara ahalik eta jende gehien joan dadin, hartuko diren inguruko zehaztasun gehiago eskainiko ditu klubak. Jakitera eman dutenez, San Mamesen jokatuko da datorren asteazkenean arratsaldeko 19:00etan.
Hurrengo asteko partida San Mamesen jokatzen duen hamahirugarrena izango da emakumezkoen taldearentzat. Estreinakoa Pueblaren aurka izan zen 2002/03 denboraldian. Lehendabiziko garaipen horrek (5-1) eta ostean sevillar Hispalisen aurkakoak (5-0) San Mamesen ere, 35.000 ikusle bertan zirela, bere lehen Superkopa eman zioten Athletic Clubi.