Bi igogailu ezarriko dituzte Olabeagan, eta beste hirugarren bat Zabalan

uriola.eus 2019ko urt. 23a, 10:23
Artxibo irudia (Miribillako igogailua)

Bi elementu mekaniko berri jarriko dituzte Olabeagarako, eta beste bat Zabalarako, auzo horietatik erdialderaino oinezkoentzat diren ibilbideak hobetzeko, eta garraio publikoarekiko eta era bateko eta besteko zerbitzuekiko konexioa hobetzeko.

Olabeagan, igogailu panoramiko bertikalek auzoaren gunerik jendeztatuena lotuko dute, Urgozo ingurukoa, Montevideo Etorbidearekin, zeina auzoaren goiko aldean baitago kokatuta. Zehazki, proiektuaren xedea da Urgozo kalearen eta Montevideo Etorbidearen arteko irisgarritasuna hobetzea. Inguru hori pasealekua da auzotarrentzat, eta, gainera, bertan daude auzoko herritarrentzako garraio publikoko geltoki axolazkoenak, bereziki lanegunetan.

Elementu mekaniko berrien bidez, 8,5 metroko desnibela gaindituko da Urgozoko igogailuaren kasuan, eta Montevideokoigogailuaren kasuan, 10 metroko desnibela. Igogailu bi horiek bina geltoki izango dituzte, eta igogailu bietan, goialdera iristean, geratu ostean ateratzeko zaldain banatara aterako da jendea; Urgozoko igogailuaren kasuan, 1 metro luze izango da, gutxi gorabehera, eta Montevideoko igogailuaren kasuan, 25 metro.

Bi igogailu panoramiko bertikal horiez gain, bada beste hirugarren bat ere aurreikusia inguru horretarako: hain zuzen, Basurto ingurua berrantolatzeko obrak direla-eta ezarriko dena. Igogailu bertikal panoramiko bat da, 6 metroko desnibel bat gaindituko duena, eta Miraflores Etorbidea eta goiko kalea lotuko dituena. 3 igogailu horiek, batera, oinezkoentzako ibilbide bat eratuko dute, eta irisgarritasun unibertsalez hornituko dute Basurto Ospitalerako sarbidea, eta auzoaren bizi-kalitatea hobetuko.

IGOGAILU BERRIA ZABALAN

Zabala auzoko Constatino tenorearen kaleak oinezko asko izaten ditu, eta, elementu mekaniko berri bati esker, hobetu egingo da nabarmenki haien eta Miribillako erdiegunearen arteko konexioa.

Gaur egun, Bruno Mauricio Zabala kalea eta Constantino tenorearen kalea lotzen dituen ibilbideak eskailera-tarte handi bat du, eta eskailera horien bidez, hainbat plataformatara iristen da, eta plataforma horietatik, ondoko eraikinetako batera iristen da. Oinezkoek ezinbestean zeharkatu beharra izaten dute eskailera-tarte osoa, eta, hala, ibilbide hori ez da irisgarria mugikortasun urritua duten pertsonentzat.

Gabezia horiek atzemanik, konponbidea, ezinbestean, igogailu bertikal bat ezartzea da, 6,6 metroko desnibela gainditzeko aukera emango duena. Proeiktuan, halaber, Bruno Mauricio Zabala kalean Tenor Constantino kalea eta Ángela Figuera kalea lotzen dituen adarra oinezkoentzako bihurtzeko aukera jasotzen da, egun espaloi bietan diren mailadiak ezabatuz.

Igogailuak hiru geltoki izango ditu, eta 16 pertsonentzako lekua.

  • Lehenbiziko geltokia Bruno Mauricio Zabala kalearen 35 eta 37 eraikinen artean dagoen plazatxoan izango du. Harako sarbidea, bestalde, eskailera-multzoaren nahiz plataformen eta 37. eraikinaren artean geratzen den tartetik izango da.
  • Bigarren geltokiak lehendik dagoen plataformetako lehenerako sarbidea emango du. Bigarren geltoki horretara ateratzeko atetik zaldain bat ezarriko da, atearen eta plataformaren artean dagoen hutsunea gainditzeko.
  • Hirugarren eta azken geltokia Constantino tenorearen kaletik egingo da.

Igogailu berri hori ezartzeko lanak datozen egunotan eskainiko dira lizitazioan, eta zortzi hilabeteko epea izango da lanak gauzatzeko, eta aurrekontua 700.000 eurokoa izango da.

Bai Olabeagako igogailuak bai Zabalakoak zainketa-sistema bat izango dute, eremua denbora errealean zainduta edukitzeko, eta, horrez gain, teleaginteko sistema bat ere izango du, zerbitzari batean zentralizatua.