Harmailak gogor egin zuen orro eta jokalariek onena eman zuten, baina ezin izan zuten Ligako lehenengoa garaitu. Huts eta biko emaitzarekin, lehoiak Kopatik kanpo geratu ziren. Bart San Mamesen ikusitakoa, aldiz, nekez ahaztuko da. Sarrerak agortu ziren eta 48.121 ikuslek bete zuten Katedrala, marka guztiak hautsiz.