Enkarterri izan da Eusko Jaurlaritzak bisitatutako lehen eskualdea. Zehazki, Karrantzako Casa Garras jatetxea, Galdameseko Sopuerta tailerretan egindako handitze lanak eta Abanto-Zierbenako Cotorriko udal aterpetxea bisitatu dituzte.
Proiektuok Jaurlaritzaren Leader, Erein eta Itsaspen lerroen barruan onartutako laguntzak jasotzen dituzte. Hauen bidez, lehen sektoreak eta landa inguruneak dituen erronka nagusiei aurre egin nahi zaie; hala nola, belaunaldi arteko erreleboa, lehen sektorearen modernizazioa, berrikuntza eta lehiakortasun ideien garapena eta prestakuntza.
Laguntzak Euskal Herriko Landa Garapenerako 2015-2020 aldirako Programaren barruan sartzen dira (OSOA), Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek finantziatuta, FEADER Europako Fondoarekin batera. Mendinet toki ekintzarako taldeak eta Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituzte.