Biziminuto bideo lehiaketaren VI. edizioan Bilboko bidegorrien egoera salatu dute. Izan ere, lehiaketaren helburuak bi dira nagusiki: bizikletaren erabilera sustatzea, batetik; eta, bestetik, bizikleta erabiltzeak izan ditzakeen zailtasunei aurre egiteko ideiak ematea.
Carlos Mazónek, satiraren bitartez, bidegorrien egoera nolakoa den azaldu du hiriko hainbat puntutan. Izan ere, Euskalduna zubian, adibidez, bidegorria lau hilabetez moztuta egon da. Gogoratu behar da, Bilbon hau dela bidegorria daukan zubi bakarra. Horrez gain, Areiltza Zumarkaleko konoak edo Etxetxua plazaren egoera ere agertzen dira. Horrez gain, beste bideoetan bapatean amaitzen diren bidegorriak ere agertzen dira.
Bideoek gehienez minutu bateko iraupena daukate. Epaimahaiak 30 lan aukeratuko zituen eta lan horiek Hika Ateneoan zuzenean ikusi ziren. Bertako bideorik onenak beraien YouTubeko kanalean ikusgai jarri dituzte.