Red Bull Cliff Diving ekitaldiaren munduko sailen hamaikagarren denboraldian, geraleku guztietan antolatuko dira gizonen zein emakumeen kategoriak, eta jauzi ikusgarriak egingo dituzte 85 kilometro/ordu baino arinago 27 metrotik eta 21 metrotik, hurrenez hurren. Kontzentrazioa, abilezia eta kontrol fisikoa izango dira haien babes bakarrak.
Ia-ia distantzia olinpikoa hirukoizten duten altueretatik, kareharriko paisaietan hasiko da txapelketa, dortoka eta ehunaka arrain-espezie eta koralen artean. Txapelketan, itsaslabarretatik esmeralda koloreko uretara egingo dute salto Filipinetako El Nidon. Urruneko ur beroetatik etorri, eta hirian bertan murgilduko da txapelketa, bigarren txandan beste hiri berri batera joango baita jauzien elitea: Irlanda, non Dublingo Grand Canal Dockeko plataformetatik jauzi egingo duten lehenengoz.
Orlando Duque kolonbiarra 2009. urteko munduko sailetako txapelduna izan zen, eta munduko hainbat titulu eskuratu ditu.Wildcard gisa parte hartuko du 2018ko denboraldian izandako lesio guztien ostean. Gauza bera gertatu zaio Ginger Huber jauzilariari, eta Ameriketako Estatu Batuetako rookie den Eleanor Townsend Smart-i laga dio postua. Jessica Macaulayk, kategoria iraunkorra lortu duen lehenengo britainiarrak, erronka egingo dio Rhiannan Iffland australiarrari, txapelketaren historian emaitzarik onenak lortu dituen jauzilaria. Aurten Adriana Jiménez gailen daiteke. Mexikarra gozokiari pa eginda geratu zen 2018. urtean, eta ziur asko ahalegin handiagoa egingo du oraingoan Iffland jauzilariaren tituluen bolada ona eteteko..
RED BULL CLIFF DIVING 2019 MUNDUKO SAILEN EGUTEGIA
Apirilaren 13a - El Nido, Palawan, Filipinak (geraleku berria)
Maiatzaren 12a - Dublin, Irlanda (geraleku berria)
Ekainaren 2a - Polignano a Mare, Italia
Ekainaren 22a - São Miguel, Azoreak ,Portugal
Uztailaren 14a - Beirut, Libano (geraleku berria)
Abuztuaren 24a - Mostar, Bosnia-Herzegovina
Irailaren 14a - Bilbo (munduko finala)