uriola.eus

Ertzain bat atxilotu dute sexu erasoa egotzita

  Jendartea  Bilbo

Emakume batek 49 urteko ertzainaren kontrako salaketa jarri du, asteburuan Bilboko etxebizitza batean eraso egin ziola leporatuz. Ertzaintzak espedientea zabaldu dio poliziari eta epaiketa egin arte kargutik kendu du.

Emakumeak salatu duenez, erasoa igande goizaldean izan zen Bilboko etxebizitza batean. Ertzaintzak berak atxilotu zuen polizia, egunean bertan, Iurretako (Bizkaia) Brigada Mugikorraren egoitzan lanean ari zela.


Astelehenean epaitegira eraman zuten, eta behin-behinean aske utzi du epaileak, emakumearenganako urruntze aginduarekin. Ertzaintzak, epaiketa egin arte kargutik kendu du agentea, eta espedientea zabaldu dio.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa