Prekarietatearen aurkako manifestazioa antolatu dute asteburu honetan

uriola.eus 2019ko ots. 13a, 12:54

Ernaik "Gazteok larrialdi egoeran gaude" lelopean manifestatzera deitu dute pairatzen duten prekarietatearekin bukatzeko asmoz. Horrez gain, Bilboko kideak "genero rolak indartu eta emakumeon gorputzen sexualizazioa bultzatzen duen ereduaren aurka" azaldu dira Bilboko Kale Nagusian egindago ekintzan. 

Iberdrola dorre paretik abiatuko da mobilizazio nazionala. Bilboko kaleak hartu nahi dituzte prekarietatea gelditu eta Euskal Herrian bizi nahi dutela aldarrikatzeko. Argitu dutenez, Gazte Biran abiatu zuten harreman sarea handitzen eta zabaltzen joan da. Euskal Herriko hainbat eragile, talde, norbanakorekin diagnosia partekatua egin ostean, bizitzako alor guztiak zirpiztitzen dituen prekaritatea borroka kolektiboaren bidez bukatzea ezinbestekoa dela.

Bilbon egindako agerraldian adierazi dute edertasun kanon zurrunetan oinarritutako emakume eredu ideala inposatu nahi digutela eta hori egiten dela "kapitalismo basatiaren multinaziolen eredua" proiektutatu eta erreproduzitzen delako, dela "arropa taila zurrunen" bidez, dela "modelo estereotipatuak" erabiliz. 

Azaldu dutenez, genero rolak indartu eta emakumeen gorputzak sexualizatzen dira. Horrek "ondorio latzak" ditu neska gazteengan. Horregatik, otsailaren 16an Bilbora hurbiltzeko deia egin dute. Manifestazioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da, Euskadi Plazan, Iberdrola dorrearen aurrean.