Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur goizean inauguratu ditu Artxandako udal futbol-zelaiko instalazio berriak. Eraikin berriak 140 metro koadro dauzka, eta 3 aldagela, zein bere komunarekin, eta dibertsitate funtzionalarekiko pertsonentzat egokitutako beste komun bat ere bai. Horrez gain, 30 metro koadroko gela bat dauka, altzariz hornitua, jokalariek ikasgelamoduan erabil dezaten, entrenamenduen eta partiden aurretik, ostean edo bitartean.
Aburto alkatearekin batera Oihane Agirregoitia Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia izan da, eta Gotzone Zaldunbide ere bai, Herritarrentzako Arreta, Parte hartze eta Barrutien Saileko zinegotzia, eta, haiekin batera, Udal Korporazioko beste kide batzuk ere bai. Juan Mari Aburto alkateak nabarmendu egin du instalazio berrien "kalitatea", haien bidez hobetu egiten baita Uriko udal-ekipamenduen sarea.
Ekipamendu berri horrekin erantzuten zaio Udalak parte hartzezko aurrekontuen programaren bitartez hartutako konpromisoetako bati. Alde horretatik, alkateak honako hau nabarmendu nahi izan du: "herritarren eta Udalaren arteko elkarlana funtsezkoa da Bilboko bizi-kalitatea hobetzeko".
IKASGELA ALDAGELETAN
Eraikin honen berrikuntzarik handiena da baduela 30 metro koadroko areto bat, altzariz hornitua, 19 lagun ingururentzat. Jokalariek eta entrenatzaileek ikasgela moduan baliatu ahal izango dute entrenamenduen aurretik nahiz ostean.
Artxanda da Bilboko lehenbiziko futbol-zelaia ikasgela bat daukana, eta Juan Mari Aburtok adierazi du "berrikuntza handia dela, zeren eta kirola eta ikasleen bestelako ardurak uztartzeko aukera ematen baitugu honela". "Saiatzen gara guztiek eduki dezaten kirola eginez jostatzeko aukera, eguneroko betebeharrak ahaztu gabe eta haiek betetzeko modua emanez", amaitu du esanez alkateak.
Gainera, gune horrek balio izango du klubetako zuzendaritzen edo teknikarien bilerak egiteko eta entrenatzaileak prestatzeko ikastaroak egiteko.